euskal diaspora eta kultura
2013/07/17
PUBLIZITATEA
Valparaiso, Txile. XX. mendeko 60. hamarkadan Txilera gazte eta eskarmentu gabeak iritsita, berehala engaiatu ziren denboran zehar segitu eta marka utzi duten ekimenetan, izan ere horiei esker ezagunak eta maitatuak dira, ez soilik beren inguru gertuenean, haratago ere baizik, egin duten lanak onuradun asko izan baititu, adierazi digute Viña-Valparaisoko Eusko Etxetik.
Sortzez bizkaitarrak biak, Valparaisoko Bellavista muinoko Aita Karmeldarren artera iritsi ondoren, San Fernandoko (6. Erregio txiletarra) landa eremuetan hasi zuten euren ibilbidea, geroago erronka handiagotara iraganez, esan nahi baita Santa Teresita de Los Andes Santutegiaren eraikuntza, Jose Miguel Medinaren kasuan, edo Reñaca Altoko eskolak sortzea, Kepa Bilbaorenean.
Eurak bizitutakoaren zati bat aipagai hartu zuen “Arrojos, dichas y nostalgias. Vasco en el Valparaíso del siglo XX” izenpean Rubila Araya Ariztia kazetariak idatzitako liburuak (Eusko Jaurlaritza, Urazandi bilduma, 2007). Hor bildutakoak egungotasuna hartzen dute egunotan eta liburuan aparte Araya Ariztiak egindako elkarrizketek isla hartua dute baita ere Viña-Valparaisoko Eusko Etxearen webgunean, helbide honetan: http://www.euskoetxea.cl/entrevistas.php, euskal etxetik jakinarazi zaigunez.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus