Iruñea-Pamplona. “Euskal pilota jokoak Nafarroako kultura ondare" izenburupean Fernando Larumbe Bidegain (Iruñea, 1947) hizlari izango duen ebentu eta hitzaldi sorta batek Espainiako estatuan dauden nafar etxeak bisitatuko ditu urtea bukatu arte. Ekimena joan den larunbatean, maiatzaren 6an, estreinatu zen Valladolideko José María Luelmo Zentro Zibikoan, hiriko Nafar Etxea eta Udaletxea lankide, eta ekainera arte bisitatuko ditu baita ere Gasteizko Nafarroako Etxea, Zaragozako Nafar Etxea, Madrilgo Nafar Kultura Elkartea, eta Barakaldoko Nafarroako Etxea. Udan atsedena hartu ondoren, ekitaldiak irailean segituko du estatuko gainerako nafar etxe eta elkarteetara iritsi arte.
Nafarroako Gobernua da ebentuko antolatzaile, bere Kanpo harremanetarako Zuzendaritzaren bidez, eta laguntzaile izan du Espainiako Nafar Etxeen Federazio Nazionala, eta partaide NAPIKE (Nafarroako Pilota Jokoen Kultura Elkartea), bertako lehendakariorde da Fernando Larumbe, eta lankide baita ere Nafarroako Euskal Pilota Federazioa, Noain Jai Alai Zesta Punta Eskola eta Erremonte Fundazioa, azken hauek materiala utzi dutelarik.