euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valladolideko Julio Jimenez eta Poznango Lena Bialkowska dira Korrika Munduan bideo lehiaketako irabazleak

2022/04/01

Poznango Lena Bialkowska-k, irudian, irabazki du, Valladolideko Julio Jiménezekin batera, 22ko Korrika Munduan bideo lehiaketa
Poznango Lena Bialkowska-k, irudian, irabazki du, Valladolideko Julio Jiménezekin batera, 22ko Korrika Munduan bideo lehiaketa

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Korrika 22 hastearekin batera, AEK-k eta Etxepare Euskal Institutuak plazaratu dute nortzuk diren edizio honetako Korrika Munduan bideo lehiaketako bi irabazleak, eta hauek Valladolideko Euskal Etxeko Julio Jimenez eta Poznango Adam Mickiewicz unibertsitateko Lena Bialkowska dira. Gogora dezagun munduko euskal etxeen sareko eta Etxepareren euskal irakurletzetako ikasleek har zezaketela parte, sare bakoitzeko irabazleak AEK-k antolatutako online barnetegi bat, bi pertsonarentzat, zuela.

Hau da Julio Jimenez bideoa (ez dugu asmatu hona ekartzen). Eta hau da Lena Bialkowskarena

AEKren Youtubeko kanalean, kategorietako bakoitzean bozkatuena izan den bideoak lortu du saria.

Zorionak Julio eta Lena-ri! Baita gainerako partaideei ere!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia