euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valladolideko Gure Txokok hartuko ditu asteburuan estatuko euskal etxeen bilkura eta mus txapelketa

2013/05/09

Apirilean Valladolideko Euskal Etxeko kideek Euskal Herrira txangoa egin zuten, urtero legez. Irudian, Zabala sagardotegian, giroaz gozatzen (argazkia ValladolidEE)
Apirilean Valladolideko Euskal Etxeko kideek Euskal Herrira txangoa egin zuten, urtero legez. Irudian, Zabala sagardotegian, giroaz gozatzen (argazkia ValladolidEE)

PUBLIZITATEA

larunbatean hasiko da Valladolideko Gure Txoko elkartean espainiar estatuko euskal etxeen Mus Txapelketa. Iazko txapeldunak Gure Txokokoak izan ziren eta, hori dela, aurten elkarte honen ardura izan da bilkuraren antolakuntza. Mus partidekin batera, euskal etxeek topaketa baliatuko dute espainiar federazioaren urteroko bilkura egiteko. Gure Txokoko idazkari Jokin Oncaladak EuskalKultura.com-i agertu dionez, asteburuko jardueretako partehartzaileen artean honako euskal etxeen ordezkaritzak izango dira: Bartzelona, Valentzia, Salou, Madril eta Mallorca, Valladolideko antolatzaileekin batera.

Valladolid, Espainia. Igande honetan Valladoliden egingo da espainiar estatuko euskal etxeen federazioaren urteroko bilkura eta, horrekin batera, asteburuan zehar elkarteak estatuko euskal etxeen mus txapelketa ere hartuko du.

Ekitaldiak etzi hasiko dira, Gure Txokon. Bartzelonako Euskal Etxeko ordezkari Andres Fernandezek txapelketaren nondik-norakoak azalduko ditu: nola jokatuko diren partidak eta zein izango den txapelketaren antolakuntza, besteak beste. Horrekin abiatuko da lehia eta larunbat osoan zehar eta igande goizean ere egingo dira partidak. Larunbat eguerdian muslariek eta eurekin Valladolidera etorri diren ordezkariek lagunarteko bazkaria egingo dute Gure Txokoren egoitzan.

Igande goizean, esan bezala, finaleko partidak jokatuko dira eta eguerdi osteko ordu batean egingo da euskal etxeen federazioaren bilkura. Topaketaren ondoren ordezkariak, muslariak eta Gure Txokoko bazkideak mahainguruan bilduko dira eta asteburuari bazkari batekin emango diote amaiera. Bazkalostean sari banaketa eta txapelketaren itxiera ekitaldia egingo dira.

Parte hartuko duten ordezkaritzak

Honakoak dira txapelketan parte hartuko duten ordezkaritzak:

-Bartzelonako Euskal Etxea: Andres Fernandez, Norberto Rodriguez eta Aitor Arruti
-Valentziako Euskal Etxea: Juan Dorronsoro e Yllana
-Salouko Euskal Etxea: Anton Ibargaray, Jose Luis Perez Zigarran eta Maria Jesus Olivares
-Madrilgo Euskal Etxea: Jorge Sagarminaga, Juan Pablo Burgueño, Julio Elejalde (presidente), Iñaki Sagarminaga (idazkari) eta Jesus Martin (diruzaina) federazioko zuzendaritza batzordeko kideak eurak
-Mallorcako Euskal Etxea: bi ordezkari (oraindik nortzuk diren baieztatu gabe)
-Valladolideko Euskal Etxea: Agustin Hormaeche eta Alberto de Antonio (munduko mus txapeldunak), Ricardo Garcia Anton eta Luis Garcia Alkorta



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia