euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valladolideko Gure Txoko elkarteko koruak ikasturteari amaiera eman zion Toron egin zuen emanaldiarekin

2016/07/22

Gure Txoko Euskal Etxeko kantariak Toron egin zuten kantaldian (argazkia Valladolid EE)
Gure Txoko Euskal Etxeko kantariak Toron egin zuten kantaldian (argazkia Valladolid EE)

PUBLIZITATEA

Oporretara joan da Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxea, baina udaran ateak itxi baino lehen azken jarduera bat egin zuen ekainean, San Juanetako bazkari bat. Aurretik, koruak ikasturteko azken emanaldia egin zuen Toro hirira egin zuen txangoan. Koruak kantaldia eman zuen Toroko San Julian elizan, eta emanaldiaren ostean bazkaria egin zuten elkarteko bazkideek, inguru horretako ardo ezagunak dastatuz. 

Valladolid, Espainia. Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxea oporretan da dagoeneko, baina udarako etenaldia egin aurretik elkartearen azken jardueren berri eman zion EuskalKultura.com-i. Aurreneko jarduera Toro hirira eginiko bisita izan zen, "Edades del hombre" erakusketaren aitzakian. Gure Txokoko koralak kantaldia eskaini zuen Toroko San Julian elizan, eta horren ostean, elkarteko bazkideek bazkaria egin zuten Farola upategian, zonalde honetako ardo ezagunak dastatuz. 

Bestalde, ekainaren 24an elkarteak San Juan Eguna ospatzeko bazkaria egin zuen. 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia