euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valladolideko Gure Txoko elkarteko kideek Donostia eta Durango bisitatu zituzten, urteroko Euskal Herrirako bidaian

2015/03/27

Itziarko Goikola baserri eta gaztategi ederrean izan ziren Valladolideko Gure Txoko elkarteko lagunak (argazkia Valladolid EE)
Itziarko Goikola baserri eta gaztategi ederrean izan ziren Valladolideko Gure Txoko elkarteko lagunak (argazkia Valladolid EE)

PUBLIZITATEA

Tradizio bilakatu da dagoeneko Gure Txoko Euskal Etxeak urtero Euskal Herrira egiten duen bidaia, eta gero eta bazkide gehiagok partehartzen dute bertan. Aurten, martxoaren 21 eta 22an egin zuten osteratxoa, eta Donostia eta Durangoko parajeak bisitatu zituzten. Tartean, nola ez, Euskal Herriko gastronomiaz gozatzeko aukera ere izan zuten.

Donostia-San Sebastián. Valladolideko Gure Txoko elkarteak iragan martxoaren 21 eta 22an egin zuen urteroko Euskal Herrira bidaia, eta bazkideek zinez gozatu zuten euskal paraje berriak ezagutzeko aukera. Bisita Donostian hasi zuten eta bazkaria Igeldoko Calonge sagardotegian egin zuten. Arratsalde partean Alde Zaharrera jaitsi ziren eta hango kale eta tabernatan barrena pintxoak dastatzen eta poteatzen ibili ziren. Gaua Igeldoko Leku-Eder hotelean pasa zuen taldeak.

Biharamunean taldea Durango aldera abiatu zen, baina bidean Itziarko Goikola baserrian geldialditxoa egin zuten. Bertan ikusi zuten gazta nola egiten den eta artilea nola lantzen den ikusi zuten. Gehienek gazta erosteko aprobetxatu zuten, gainera!  Durangon, taldea herria ikusi eta Mendigoikoa jatetxean bazkaldu zuen. Elkarteko euskara irakasleak, Sonia Hernandez Albisteguik, argazki batzuk bidali dizkigu gure irakurleekin partekatzeko. Eskerrik asko!


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia