euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valladolideko Euskal Etxeko Koruak Erramu Igandeko mezan abestu zuen Aguilar de Campoo herrian

2016/03/30

Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeko korua Aguilar de Campooko elizan kantari (argazkia Valladolid EE)
Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeko korua Aguilar de Campooko elizan kantari (argazkia Valladolid EE)

PUBLIZITATEA

Iragan martxoaren 20an, Erramu Igandean, Valladolideko Gure Txoko elkarteko kideek txangoa egin zuen Aguilar de Campoo herrira. Elkarteko koruak bertako elizan meza abesteko gonbita jaso zuen eta hara joan ziren kantariak, euskal etxeko beste zenbait bazkiderekin batera. Mezaren ostean euskal abesti sorta eskaini zuen koruak, esaterako "Aldapeko sagarraren" eta "Hara non dira".

Valladolid, Espainia. Txangoa egin zuen iragan martxoaren 20an Valladolideko Gure Txoko elkarteak. Eguneko ibilbidea Monzon de Campos herrian hasi zen, eta bertan gosaria hartu zuten elkarteko kideek, egunerako indarrak berritzeko. Handik taldea Aguilar de Campooraino joan zen eta han abesbatzak Erramu Igandeko mezan abestu zuen. Taldeak elizkizunean lagundu zuen kantuan, eta ondoren emanaldi berezi bat eskaini zuen, euskal abesti herrikoiak abestuz (tartean, "Aldapeko sagarraren", "Hara non dira" bezalako klasikoak).

Emanaldiaren ostean taldea Maveko monasteriora ezagutzera joan zen eta bertako jatetxean bazkaldu zuen. Menua honakoa izan zen: fritoak eta solomoa, menestra, bakailaua edo iberiar okela aukeran, eta postrea, gazta tarta. Bazkalostean mus partidak jokatu ziren eta giro bikainean amaitu zuten eguna bazkideek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia