euskal diaspora eta kultura
2015/02/25
PUBLIZITATEA
Valladolid, Espainia. 32 urte daramatzate Gure Txoko euskal etxeko kideek elkartearen egungo egoitzan, eta joan den larunbatean festa egin zuten data esanguratsu hori ospatzeko. Eguna bazkari batekin hasi zen eta ondoren, bazkalostean, sorpresa!: euskara ikasleek kontzertu ederra eman zuten, betiko abestiak azkenaldiko rock kanta ezagunekin nahastuz.
Kontzertua eman zuten ikasleak musikariak ere badira, eta Valladolideko beste zenbait taldetan aritzen dira. Honakoak izan ziren: Maria Cuenca, Martin Alonso (Chamanitos, Los Nadie) eta David (Mestizo). Azpimarratu beharra dago, ikasleak direnez, azterketa sasoian zirela eta astebetean prestatu behar izan zutela kontzertua. Hala ere, lan fina egin zuten eta entzuleak oso gustura izan ziren, kantuan eta txaloka. Hona kontzertuko abesti zerrenda:
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus