euskal diaspora eta kultura
2012/05/14
PUBLIZITATEA
Bartzelona, Katalunia. Bartzelonako Euskal Etxean jokatu zen iragan maiatzaren 5ean espainiar estatuko Euskal Etxeen arteko Mus Txapelketa, eta bidenabar, 'Euskal Herria' izeneko estatuko euskal etxeen federazioaren urteoroko bilkura egin zen. Federazioko presidente Julio Elejaldek EuskalKultura.com-i azaldu dionez, bilera horretan urteko gaiak aztertu ziren eta iazko kontuak eta aurtengo aurrekontuak ikuskatu zituzten ordezkariek.
Bileraren ostean musa izan zen eguneko izarra eta estatuko euskal etxeen ordezkariek estatu mailako finala jokatu zuten. Valladolideko Agustin Ormaeche eta Alberto de Antonio izan ziren garaileak eta eurak izango dira estatuko ordezkariak 2012ko Euskal Etxeen Nazioarteko Mus Txapelketan. Aurtengo edizioa Vancouver-eko Zazpiak Bat Euskal Etxeak antolatzen du eta Alaskan jokatuko da, itsas-bidaia batean.
Zalantzarik gabe, esperientzia berezia izango da eta Gure Txokoko ordezkariak gogotsu daude. "Prest dute dena jada, paper guztiak bete dituzte eta joateko irrikaz dira", azaldu dio EuskalKultura.com-i Valladolideko Euskal Etxeko presidente Richard García Antón-ek. Aurtengoan bertako bikotea garaile izan denez, datorren urtean Valladolideko elkarteak antolatuko du estatuko mus txapelketa.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus