euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valentziar Herrialdean bizi zara eta euskara ikasi nahi duzu? Ikasturtea hastear dago Valentzia, Alacant eta Castelló-n

2019/09/12

Alacant-eko Hizkuntza Eskolako euskara ikasleak bere irakasle Izaskun Kortazarrekin aurten Korrika 21an partaide
Alacant-eko Hizkuntza Eskolako euskara ikasleak bere irakasle Izaskun Kortazarrekin aurten Korrika 21an partaide

PUBLIZITATEA

Valentzia. Duela hiru urte euskara eskolak hasi ziren Valentziako Hizkuntza Eskolan eta orain Castelló eta Alacanteko Hizkuntza Eskoletan ere ari dira euskara bertan ikas daitezkeen hizkuntzen artean eskaintzen. Halaxe adierazi dio EuskalKultura.eus-i bertan irakasle ari den Izaskun Kortazar Diasporako bilbotarrak. Zu zeu bertan bizi bazara edo interesa izan dezakeen lagunik badaukazu, pasa mesedez informazio hau, opari polita izan baitaiteke, talde dinamiko eta jator batean ikasteko gainera, gaineratu du Kortazarrek.

Matrikula irekita dago irailaren 16tik 19ra Valentziar Komunitateko hiru hizkuntza eskoletan.

-Valentzia: http://mestreacasa.gva.es/web/eoivalencia
-Alacant: http://mestreacasa.gva.es/web/0301113600
-Castelló: http://mestreacasa.gva.es/web/eoicastello



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia