Valentzia, Espainia. Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak bere lehenengo barnetegia egingo du datorren asteburuan, ostiralerik igandera, bertako euskara ikasleei euskararen ikaskuntzan urrats berri hau emateko aukera eskainiz eta geroari buruzko esperientzia gisa, "emaitzen arabera errepikatzeko modua begiratuko baitugu", adierazi dio EuskalKulturari Laurak Bat-eko euskara saileko German Eiguren Goitia irakasleak. Orain arte eginak zituzten barnetegiak Euskal Herrian, baina hau da Valentzian formato honetan egingo duten aurrenekoa.
Hamar ikaslek eman dute izena Valentzia probintziako Sinarques herriko landa-eremu batean gauzatuko den mintzapraktikaldi eta ikastaldia burutzeko. Bungalow moduko etxolak dira eta konplexuak baditu egongela eta sukaldeak, eta bertan emango dituzte klaseak, adierazi zaigunez. Irakasleak, ostera, bi izango dira, ezagunak eta luxuzkoak, Garikoitz Knörr gasteiztarra eta Izaskun Kortazar bilbotarra, biak Valentziar Komunitatean bizi eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasle direnak.
EGITARAUA
Maiatzaren 6a, ostirala
-18:00:etatik 20:00etara Arribada a les Viñuelas, Sinarques i distribució en les cabanyes
-20:00etan Afaria / Sopar
Maiatzaren 7a, larunbata
-09:30 Gosaria / Desdejuni
-10:30 Euskara jarduerak
-14:30 Bazkaria / Dinar
-18:00 Visita al celler de vins
-21:00 Afaria / Sopar
-22:00 Activitat nocturna
Maiatzaren 8a, igandea
-09:30 Gosaria / Desdejuni
-10:30 Activitats multiaventura
-13:00 Euskara jarduerak
-14:30 Bazkaria / Dinar
Igande arratsaldean gauzak bildu eta itzulerari ekingo diote.