euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valentziako Euskaltzaleok Euskal Etxeak bere III. Euskaltzaleok Pintxo Lehiaketara deitu du datorren ostiralean

2016/05/24

PUBLIZITATEA

Ekimen arrakastatsua da eta, gainera, Quart de Poblet-eko (Valentzia) Euskaltzaleok Euskal Etxe gazteko lagunek serius hartzen dute, jateko gauzak hartu behar diren moduan, "libertitzea ere ganoraz egin behar baita". Datorren ostiralean, elkartearen egoitzan, Racó de la Corbellan, elkarte euskaltzaleak bere izena daraman Pintxo Lehiaketaren hirugarren edizioa gauzatuko dute. Pintxoak arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara aurkeztu ahal izango dira.

Quart de Poblet, Valentzia. Euskaltzaleok Euskal Etxetik zabaldu denez, aurtengoan, eguna, datorren ostirala da, maiatzaren 27a, eta tenorea, gaueko 21:00ak, Valentziako Racó de la Corbellan (C/ Maldonado 46). Hor egingo da elkarteak antolatzen duen III. Euskaltzaleok Pintxo lehiaketa-dastaketa. Hona parte hartzeko edo bertaratzeko ezarritako arauak:

  • Lehiakide bakoitzak 15 pintxo txikiz osaturiko azpil edo platera koadroa aurkeztuko du, neurrikoa, aluminio paperez estalia eta itxia
  • Ez dago aurrez izen ematerik
  • Azpilak aurkezteko ordutegia 20:00etatik 21:00etara bitartean izango da eta epea 21:00ak puntu-puntuan bukatuko da
  • Dastaketan eta ondoko bozketan soilik pintxoak aurkeztu dituzten partaideek parte hartu ahal izango dute
  • Zalantzarik baduzue Racotik pasatu eta gurekin harremanetan jarri

-Euskaltzaleok Valentziako Euskal Etxea: www.euskaltzaleok.net



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia