Bostgarren edizioa duen lehiaketa honek bi kategoria dauzka: euskara ikasten ari diren pertsonena; eta euskara normaltasunez erabiltzen dutenena. Gutunak batuan edo edozein euskalkitan egon daiteke idatzia, eta originala beharko du izan, beste inon saritu edo argitaragabea alegia. Lan irabazleek argitaratuak izateko eskubidea irabaziko dute eta 2018ko urtarrilaren 20aren aurretik behar dira aurkeztu, emailez, postaz edo eskuz-esku. Animatu eta enseatu!
Valentzia, Espainia. Valentziako Euskaltzaleok eta Laurak bat euskal etxeek bostgarren aldiz deitu dute Diasporaren Gutunen V. Literatura Lehiaketa. Bi euskal elkarteen lehentasunetako bat euskara sustatu eta hedatzea da. Euren ikasleen motibazioa bultzatu nahian, beraz, eta munduko euskal komunitateei begira ere, bi kategorietako lehenak ikasleak gutunak idaztera animatu nahi ditu. Bigarrenak, berriz, euskara normaltasunez erabiltzen dutenak hartzen ditu aintzakotzat.
"Aurreko urteetan harrera ederra jaso izan dugu munduko txoko ugaritatik, eta aurten ere nahiko genioke gonbidapena egin parte hartu nahi duenari, ez du inporta nondik datorkigun". "Dudarik gabe gure saririk hoberena zuen lanak izango dira. Horren truke, zuen lanaren truke zuetako batzuk literaturaren ale bitxiak jasoko dituzue sari gisa. Animatu gure proiektu honen parte izaten!", luzatu dute gonbitea.
OINARRIAK
- Lehiaketa honen gutunak euskaraz (edozein euskalkitan) idatziak behar dute izan. Ez dira onartuko beste lehiaketetan sarituak edo argitaratuak izandako gutunak.
- Luzera, gehienez, 2 orrialdekoa izango dute; lerro bitartekoen espazioa 1,5a eta letra Arial, 12 neurrikoa izango dute. Gaia askea da, baina kontutan izan gutun formatua izan behar duela.
- Txapelketak bi kategoria izango ditu: A.- Euskara ikasten ari diren pertsonak B.- Euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunak
- Lanak posta elektronikoz bidaliko dira izenburu edo lelo batekin. Mezuan, kategoria, izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa ipiniko dira
- Idazlanak gurelehiaketak@gmail.com posta elektronikora bidaliko dira eta gaian: "Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa" jarriko da. Lanak posta tradizional bidez bidali daitezke, honako helbidera: Laurak Bat (C/ Mª Jordán 6, bajo 46018 Valencia) edo Racó de la Corbella (C/ Maldonado 46, Bajo 46001 Valencia). Aurkezteko epea 2018ko Urtarrilaren 20an amaituko da.
- Epaimahaia Valentzian euskal kulturaren ordezkari diren pertsonek osatuko dute, Euskaltzaleok eta Laurak Bat Euskal Etxeetako pertsonek
- Epaimahaiaren irizpidea apelaezina izango da eta saria, bere 2 kategorietan, hutsik gera daiteke. Lehiaketaren antolatzaileek ehiaketan aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea bereganatzen dute
- Saria kategorietako bakoitzean iburuak eta euskarazko ikus-entzunezko material sorta izango dira, bi modalitateetan
- Sarien emanaldia Literatura Gala-Afarian izango da, Euskaltzaleok Euskal Etxearen elkartearen egoitzan (Racó de la Corbella, C/ Maldonado 46, Velluters), urtarrilaren 26an.
- Lehiaketan parte hartzeak zuzenean oinarrien onarpena dakar.
- Irabazten ez duten lanak suntsituak izango dira. Irabazten duten gutunek lehiaketako batzorde antolatzeailearen esku geratuko dira
Animatu eta parte hartu!