euskal diaspora eta kultura
2014/05/14
PUBLIZITATEA
Valentzia, Espainia. Valentziako Euskaltzaleok elkarteak ekimen berria burutu zuen iragan maiatzaren 9an: euskal etxe honen aurreneko Pintxo Lehiaketa, eta jarduerak izan duen harrera ona ikusirik, ez dugu uste azkena izango denik.
Elkartako hogei bat kidek parte hartu zuten lehiaketan eta bakoitza pintxo erretil handi batekin heldu zen elkartearen egoitzara, Racó de la
Corbellan (Maldonado 46). Lehiakide bakoitzak hamabost bat pintxo prestatu zituen, eta gainerako kideak liluratzeko ahaleginak egin zituen, hala zapore aldetik zein itxurari dagokionez.
[Halako aukera zabalaren aurrean, arazo nagusia nondik hasi erabakitzea! (argazkia ValentziakoEuskaltzaleok)]
Saria eskuratu zuena Andreu izan zen, eta mediterranear estiloko pintxoekin eskuratu zuen gainera. Berak jaso zituen boto gehienak eta pozik hartu zuen elkarteko arduradunek jarri zioten txapela. Zorionak Andreu!
Euskal etxeak eguneko argazkiak argitaratu ditu bere Facebook orrian, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus