Valentzia. Euskaltzaleok eta Laurak Bat euskal etxeek deituta, abian da Diasporaren Gutunen III. Literatura Lehiaketa. Lehiaketa honen helburua euskera sustatzea da eta, bereziki, euskal etxeetan euskara ikasten ari direnak animatu nahi ditu hizkuntza erabili eta parte hartzera.
Lehiaketan parte hartzen duten gutunak euskaraz idatzi behar dira. Bi kategoria daude: euskara ikasten ari direnentzat eta euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunentzat. Gaia askea da.
Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 20an amaituko da.
Hauek dira lehiaketaren oinarrietako batzuk:
1. Lehiaketa honen gutunak euskaraz (edozein euskalki onartzen da) Bestaldetik, ez dira onartuko beste lehiaketetan sarituak edo argitaratuak izandako gutunak.
2. Luzera, gehienez, 2 horrialdekoa izango da; lerro bitartekoen espazioa 1,5a eta letra Arial, 12 neurria izan behar du. Gai askea da baina kontutan izan gutun formatua izan behar duela.
3. Txapelketa honek 2 kategoria izango ditu:
A.- Euskara ikasten ari diren pertsoneentzat
B.- Euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunentzat
4. Lanak posta elektronikaren bidez bidaliko dira izenburu edo lelo batekin. Mezuan, kategoria, izen abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa ipiniko dira baita ere.
5. Idazlanak gurelehiaketak@gmail.com posta elektronikora bidaliko dira eta gaian: "Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa" jarriko da. Lanak posta bidez bidali daitezke ere, hurrengo helbidetara:
-Laurak Bat (C/ Mª Jordán 6, baixos)
-Racó de la Corbella (C/Maldonado 46, Baixos).
Aurkezteko epea 2016ko Urtarrilaren 20an amaituko da.
Saria liburu-sorta euskaraz izango da, bi modalitateetan. Sarien emanaldia Literatura Gala-Afarian izango da, Euskaltzaleok Euskal Etxearen elkartean, Racó de la Corbellan, urtarrilaren 29ean.