euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valentziako Euskal Etxeek Diasporako Gutunen V. Lehiaketa antolatu dute: lanak aurkezteko epea, urtarrilaren 20raino

2018/12/17

Valentziako Laurak Bat eta Euskaltzaleok euskal etxeek deitzen duten Diasporako Gutunen V. Lehiaketako kartela
Valentziako Laurak Bat eta Euskaltzaleok euskal etxeek deitzen duten Diasporako Gutunen V. Lehiaketako kartela

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Valentziako Laurak Bat eta Euskaltzaleok euskal etxeek, aurten bostgarren urtez segidan deitzen duten 'Diasporaren Gutunen VI. Literatura Lehiaketa'ren antolaketa iragarri dute. Lehiaketak bi atal dauzka, munduan nonnahi euskara ikasten ari diren pertsonei zuzendua, lehena; eta bigarren bat, euskara normaltasunez erabiltzen dutenak gogoan hartzen dituena. Gutunak euskaraz idatziak beharko dute izan, gurun tankeran, gaia libre. Ez dute bi orrialdeko luzera gaindituko. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 20an bukatuko da.

Hauek dira Lehiaketako oinarriak (zorte on!):

1.- Lehiaketa honen gutunak euskaraz (edozein euskalki onartzen da) beharko dute izan. Ez dira onartuko beste lehiaketaren batean saritu edo argitaratuak izandako gutunak.

2.- Luzera, gehienez, 2 orrialdekoa izango da; lerro bitartekoen espazioa 1,5a eta letra-mota, Arial, 12 neurriduna. Gaia askea, baina kontutan izan gutun formatua izan behar duela.

3.- Txapelketak 2 kategoria izango ditu:

  • A.- Euskara ikasten ari diren pertsonentzat
  • B.- Euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunentzat

4.- Lanak posta elektroniko bidez bidaliko dira izenburu edo lelo batekin. Mezuan, kategoria, izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa ipiniko dira.

5.- Idazlanak gurelehiaketak@gmail.com helbidera bidaliko dira eta gaian: “Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa” jarriko da. Lanak posta arrunt bidez ere bidal daitezke, hurrengo helbideetako batera: Laurak Bat (C/ Peu de la Creu 8, 46001 València) edo Racó de la Corbella (C/ Maldonado 46, Baixos 46001, València). Aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 20an amaituko da.

6.- Epaimahaiak kide izango ditu: Valentzian euskal kulturaren adierazgarri diren pertsonak, eta Euskaltzaleok Euskal Etxeko eta Laurak Bat Euskal Etxeko partaideak

7.- Epaimahaiaren irizpidea apelaezina izango da eta saria, bere 2 kategorietan, hutsik gera daiteke. Lehiaketaren antolatzaileek, Literatura Lehiaketara aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea jasotzen dute.

8.- Saria, euskarazko liburu eta ikus-entzunezko material-sorta bat izango da, bi modalitateetan.

9.- Sarien emanaldia urtarrilaren 25ean egingo den Literatura Gala-Afarian izango da, Laurak Bat elkartearen egoitzan, (C/ Peu de la Creu 8, Velluters)

10.- Lehiaketan parte hartzeak zuzenean oinarrien onarpena dakar.

11.- Irabazten ez duten lanak suntsituak izango dira. Irabazten duen gutunak lehiaketaren Batzorde Antolatzailearen esku geratuko dira.

Oinarriak euskal etxe antolatzaileen webguneetan: Euskaltzaleok eta Laurak Bat



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia