Valentzia, Espainia. 'Diasporaren Gutunen VII. Literatura-Lehiaketa' antolatu eta bertan parte hartzeko deia egin helarazi digu Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak. Edozeinek har dezake parte eta gutunak euskara batuan edota euskalkiren batean idatziak izan daitezke, gai librea eta bi orrialdeko luzera izango dute gehienez, bi kategoriatan sailkatuta: euskara ikasleena, eta euskara erabiltzaile arruntena. Saria euskal liburu sortak izango dira. Lanak bidaltzeko epea hilabetekoa izango da, urtarrilaren 24ean bukatuko da.
Hona lehiaketako oinarriak:
1. Lehiaketa honen gutunak euskaraz (edozein euskalki onartzen da) behar dute izan. Ez dira onartuko beste lehiaketetan saritu edo argitaratutako gutunak
2. Luzera, gehienez, 2 orrialdekoa izango da; lerroarteko espazioak 1,5 eta letra-motak Arial 12 beharko du izan. Gaia askea izango da baina gutun formatoan aurkeztua
3. Txapelketak 2 kategoria izango ditu:
A.- Euskara ikasten ari diren pertsonentzat
B.- Euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunentzat
4.Lanak posta elektroniko bidez bidaliko dira izenburu edo lelo batekin. Mezuan, kategoria, izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa ipiniko dira
5. Idazlanak gurelehiaketak@gmail.com posta elektronikora bidaliko dira eta gaian: “Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa” jarriko da. Lanak posta arrunt bidez ere bidal daitezke, hurrengo helbidera: Euskal Etxea València, Carrer del Peu de la Creu, 8, 46001 València. Aurkezteko epea 2020ko Urtarrilaren 24an amaituko da.
6. Epaimahaia Valentzian euskal kulturaren ordezkariak diren pertsonek, Euskal Etxeko partaideek osatuko dute
7. Epaimahaiaren irizpidea apelaezina izango da eta saria, bere 2 kategorietan, hutsik gera daiteke. Lehiaketaren antolatzaileak literatura lehiaketan aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea jasotzen du.
8. Saria euskarazko liburu eta ikus-entzunezko material-sorta izango da, bi modalitateetan.
9. Sarien emanaldia Literatura Gala-Afarian izango da. Euskal Etxearen egoitzan. Urtarrilaren 31an.
10 .Lehiaketan parte hartzeak zuzenean oinarrien onarpena dakar.
11. Irabazten ez duten lanak suntsituak izango dira. Irabazten duten gutunak lehiaketaren batzorde antolatzailearen esku geratuko dira.
-Berria eta oinarriak elkarte antolatzailearen webgunean