Valentzia, Espainia. Iazko maiatzeko lehenengo esperientzia arrakastatsuaren ondoren, Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak bere Barnetegiaren bigarren edizioa proposatu du aurten ere, euskara praktikatzeko asteburu trinko bat, klaseak (batez ere mintza praktika lantzeko), jolasak eta jarduerak Sinarcas herrian. Helburua, bakoitzak bere mailan, komunikazioa euskaraz saiatzea, aisialdirako ingurune batean, egunerokotasuna gainerako ikasleekin partekatuz.
2023ko Barnetegia maiatzaren 12tik 14rako asteburuan egingo da. Lekua, iaz bezala, Las Viñuelas etxolak. Izena emateko epea apirilaren 30era arte dago zabalik, eta ordainketa egin ondorengo erreserbak onartuko dira soilik. Prezioa, 160 € pertsonako (ostatua, otorduak eta eskolak barne). Parte hartzeko ez da beharrezkoa euskara maila jakin bat izatea, ikasleak mailaren araberako taldetan banatuko baitira. Eskola-emaile, Garikoitz Knörr gasteiztarra eta Izaskun Kortazar bilbotarra, Valentzia eta Alacanteko HEOetako irakaaleak, hurrenez hurren.
Hona Barnetegiko egitaraua:
Maiatzak 12, ostirala
-18etatik 20etara Las Viñuelasera ailegatzea. Etxolen banaketa, 8 pertsona etxolako
-21:00 Afaria
Maiatzak 13, larunbata
-09:30 Gosaria
-10:30 Euskara jarduera
-14:30 Bazkaria
-18:00 Upeltegi bat bisitatzea
-21:00 Afaria
-22:30 Gaueko jarduera
Maiatzak 14, igandea
-09:30 Gosaria
-10:30 Abentura ekintzak: treetopak eta tirolina
-13:00 Euskara jarduera
-14:30 Bazkaria
-Arratsaldean, itzulera
Valentziako Barnetegiaren lehenengo edizioan 20 bat ikaslek hartu zuten parte, Alacant eta Valentziako HEOetakoak eta baita Valentziako Euskal Etxekoak ere. Aurten ere guztiei luzatzen zaie hizkuntzan murgiltzeko esperientzia berezi hau, beste euskaldun batzuekin euskaraz elkarretaratu eta benetako komunikazio-egoeretan biziz. Hitz gutxitan esanda, euskara praktikatzea oso ondo pasatuz. Animatu eta parte hartu! Eta gogoan izan izena emateko azken eguna apirilaren 30a dela!