euskal diaspora eta kultura
2011/12/12
PUBLIZITATEA
Valencia, Venezuela. Valenciako Eusko Etxeak iragan larunbatean ospatu zuen urteroko Gabon Afaria, urteari agur esanez eta Eguberriak ospatuz. Jaira elkarteko kideak eta lagunak bildu ziren eta arrain eta haragi buffeta izan zen afariaren menua. "Bertaratu zirenek lagunartean une ederra pasa eta euskal musika tradizionala entzuteko aukera izan zuten. Jaia kari euskal baserriei buruzko erakusketa bat inauguratu genuen", azaldu dio EuskalKultura.com-i elkarteko buru den Illargi Uzkangak.
Eguneko ekitaldi txalotuenetakoa edo txalotuena seguruenik txikien kantaldia izan zen zalantzarik gabe: azken asteetan gogor entsaiatu ostean, neska-mutilek oso ondo abestu zituzten, hala nola 'Hator hator', 'Haurtxoa seaskan', 'Gaueko izar' eta 'Gure potxolo' bezalako gabon-kantu tradizionalak.
Illargi Uzkangak helarazi digu Caraboboko Gabon Afaritik lortu dugun argazki bakarra, informazio honen ilustratzaile argitaratzen duguna, hain zuzen.
Pilota Caracasen
Aste honetan, aldiz, kirola ari da izaten protagonista Caracaseko Eusko Etxean, bertan ari direlako jokatzen Venezuelako XVIII. Joko Nazionaletako pilota partidak. Iragan larunbatean hasi zen lehia eta ostegunean bukatuko da. Jokatzen ari diren pilota motak honakoak dira: Frontenisa, Gomazko pilota pala, Pala motza, Larruzko pilota pala, Eskuz banaka eta Eskuz binaka.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus