euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valdiviak, Txilen, bere artean dauzka dagoeneko 44. Euskal Gizataldeen Munduko Mus Txapelketako bikote partaideak

2023/10/23

44. Euskal Gizataldeen arteko Munduko Mus Txapelketa 2023ko urriaren 21etik 28ra jokatuko da Txileko Valdivian
44. Euskal Gizataldeen arteko Munduko Mus Txapelketa 2023ko urriaren 21etik 28ra jokatuko da Txileko Valdivian

PUBLIZITATEA

Valdivia, Txile. Euskal Gizataldeen arteko 44. Munduko Mus Txapelketako partidak bihar asteartea abiatuko dira Valdivian, Santiago hiriburuko Eusko Etxea antolatzaile. Izan ere, talde antolatzaileak ia 900 kilometroko bidea egin zuen duela laupabost egun materialez betetako hiru furgoneta lagun, joan den larunbatean dena prest egon zedin lehenengo ordezkaritzak iritsi orduko, Juan Carlos Lagos Zugadi Santiagoko Eusko Etxeko lehendakariorde eta antolatzaile batzordeko buruak EuskalKultura.eus-i azaldu legez.

Ia laurogeita hamar lagunek osatzen dute —muslari, ordezkaritza, antolakuntza, ikusle eta bateko eta besteko laguntzaileen artean— Munduko Txapelketa segituko duen jende taldea. Azken orduko zioak medio presentzia baieztatua zuten lau herrialdek, Kanada, Espainia, Uruguai eta Venezuela, ez dira bertaratu, esan digute oantolatzaileek, eta aldi berean Mexikok eta Txilek bi bikote ordezkari izango dituzte bertan, Mexikok, iazko Mundukoko txapeldun izateagatik, eta Txilek, aurten anfitrioia delako, nazioarteko arauei jarraiki.

Tokiko euskal enpresak lankide

Antolatzaileen izenean Juan Carlos Lagosek nabarmendu nahi izan du Munduko Txapelketari euskal kolektibitateetatik eta baita herrialdeetako muslari elkarteen aldetik ere eta tokiko euskal enpresetatik heldu zaizkion lankidetza eta sostenguak. "Lagun ditugu, konparazio, hemen Txilen, Panificadora La Floresta, Panificadora Nerea, Transportes Ilzauspe, Panificadora San Sebastián, Panaderia Ciga, Ferreterias Chilemat, Panaderia Las Magnolias eta Duhalde y Cia. Ltda enpresak".

Joan den larunbat gauean, ongietorria egin zitzaien ordezkaritzei Mundukoko saioen eta partaideen egonlekua den Villa del Rio hotelean. Igandea, berriz, Punucapa bisitatzeko eguna izan zen, bertako sagardoa dastatuz eta, ondoren, bazkaria egin zuten Punucapako Gainetan eta arratsaldez, Cruces ibaia nabigatu zuten katamaran batean. Gaurko plana, Frutillar hirira egun osoko irteera egitea da, bihar goizean Munduko Txapelketako lehen partidak jokatu aurretik.

PROGRAMA

Asteartea, Urriak 24
- 09:00etatik 13:00etara Mus partidak 1 eta 2
- 09:30etan. Laguntzaileek Telekomunikazioen 1. Museoa bisitatu dute
- 14:00etan. Bazkaria hotelean
- 16:00etatik 20:00etara Mus partidak 3 eta 4
- 16:00etan. Laguntzaileak Kunstmann garagardogilea bisitatuko
- 20:00etan. Afaria hotelean

Asteazkena, Urriak 25
- 09:00etatik 13:00etara Mus partidak 5 eta 6
- 09:30etan. Laguntzaileek O'brien Itsaspeko Museoa bisitatuko dute
- 14:00etan. Bazkaria hotelean
- 16:00etatik 20:00etara Mus partidak 7 eta 8
- 16:00etan. Laguntzaileak Txileko Unibertsitate Australeko (UACH) lorategi botanikoa bisitatuko dute
- 20:00etan. 'Camino de Luna' jatetxean afaria

Osteguna, Urriak 26
- 09:00etan. Mus partida 9
- 12:00etan. Calle Calle eta Valdivia ibaietan nabigatzea. Bazkaria Marqués de Mancera ontzian bertan. Mancera uhartea eta bisita Corral hiriko gotorlekura
- 17:00etan. Katamaranean itzuliko Break Coffe bat izateko
- 20:00etan. Afaria hotelean

Ostirala, Urriak 27
- 09.00etan. Mus partidak 10 eta 11
- 09:30etan. Laguntzaileek Niebla gotorlekua bisitatuko dute izen bereko herrian
- 14:00etan. Bazkaria hotelean
- 16:00etan. Mus partida (berdinketa bada), bestela paraleloa
- 18:00etan. Mus txapelketa paraleloa
- 20:00etan. Afaria hotelean

Larunbata, Urriak 28
- 09:30etan. Ordezkarien bilera osagarria
- 11:00etan. Eguneko gainerakoan Torneo Paraleloa
- 14:00etan. Bazkaria hotelean
- 20:00etan. Azken afaria hotelean eta sari banaketa

Ikus programa osoa.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia