euskal diaspora eta kultura
2009/08/05
PUBLIZITATEA
Valparaiso, Txile/Arrecifes, Argentina. Txileko Bostgarren Erregioko Eusko Etxearen kasuan, datorren igandean, abuztuaren 8an, gauzatuko du San Ignazio edo Iñaki Deunaren --azken izen honen tradiziopean ospatu izan da urte askotan-- festa edo ospakizuna. Tokia, Viña del Mar-eko Estadio Español delakoaren instalazioak izango dira. Sarrerak honako prezioetan daude salgai: 12 mila peso helduak; 8 mila gazteenean; eta 4 mila haurren kasuan. Erreserbak 032 713711 telefonora deituz egin daitezke, edo vascovalpo@entelchile.net e-mailera idatziz, edota Euskal Etxearen bulegotik pasatuz, Arlegui 440, 808. bulegoa, Arcadia eraikina, Valparaison, astelehenetik ostiralera arratsaldeko hiruretatik seietara. Hauxe izango dute San Ignazioko egitaraua:
-13:30etan: Loiolako San Ignazioren ohorezko prozesioa
-14:45etan: Carlos I areto nagusirako sartzea
-14:00etan: Santiagoko Eusko Etxeko abesbatza kantari
-14:30etan: bazkari familiarra
-16:30etan: Santiagoko Eusko Etxeko dantzariak, txistulariak, kantuak...
Arrecifesen, abuztuaren 16an
Bestalde eta Arrecifesko (Argentina) 'Euskaldunak Denak Bat' Euskal Etxeari dagokionez, gure erredakziora bidalitako adierazpenak dioenez, bere kide eta lagun guztiak gonbidatzen ditu Iñaki Deuna, "gure euskal etxeko jairik garrantzitsuena ospatzera, abuztuaren 16an, eguerdiko ordu batetik aurrera, Arrecifesko Lamadrid 236-ko euskal egoitzan". Kasu honetan, erreserbak (02478) 45-4468 edo (02478) 15409823 telefonoetan egin daitezke.
Arrecifesko San Ignazio festak bazkaria, dantzak, kantuak, musika eta dantza herrikoia, erromeria eta lehiaketak izango ditu osagai. Zuzenean arituko diren taldeak Ugarritzak dantza taldea; Txiki Zaharrak dantza taldea; Maral euskal musika eta pop taldea; eta Diamante dantzatzeko musikako taldea izango dira.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus