euskal diaspora eta kultura
2008/08/20
PUBLIZITATEA
Rosario, Argentina. Lau urte barru mendea beteko dituen euskal etxe honek, hasiera-hasieratik ospatzen du San Ignazio eguna. Aurten, hiru eguneko ekitaldia antolatuz, bertakoak etxearen iragan aberatsa eta ohiturak sendotu eta indar berria eman nahi izan diote etorkizunarekin engaiatuz.
Musika berezkoa duen San Ignazio egunean, uztailearen 31n, bertako Lagun Artean Abesbatzak kontzertua eskaini zuen. “Talde honen errepertorio euskalduna egunez egun hazten da eta hori, ‘Zazpi’-rentzat, harro egoteko zerbait da”, azpimarratzen dute euskal etxetik. Kontzertuaz gozatu ondoren, gozatzeko beste zerbait zegon zen gonbidatuen zain: pintxoak, Itziar eta Arantza Aguirrek, Zazpi-ko sukaldari leialek, egindako gutizia konzentratuak.
Urrundik-ekoen bisita
Abuztuaren 8an, eta ospakizunen testuinguruan, ohiko muslarien artean, hiru bikote berri aurkeztu ziren Mus txapelketara. Ostiralero “Mus ikastolaz” arduratzen den irakasleak, Ciro Sugastik, eta Pancho Santik irabazi zuten txapelketa.
Biharamunean, Raul Bereciartua Zazpirak Bat-eko lehendakariak, Carlos F. Borras Paraná-ko Urrundik Euskal Etxearen lehendakariak lagunduta, lore eskaintza egin zuen Gernika Plazan Loiolako San Ignazioren omenez. Ekitaldian, Rosarioko dantza taldeak aurreskua dantzatu eta beste dantza batzuk eskaini zituzten Gernika enparantzara gerturatutako lagunen aurrean.
Gaztedi Zutik-eko gazteak
Guztia bururatzeko, berrehun gonbidatu baino gehiago elkartu ziren jaialdiaren azken gauean. Egunetik egunera handiagoa den txikien taldea agertokiratu eta txalo-zaparrada polita jaso zuen. Ondoren, Etxeko dantza taldeak, Gaztedi Zutik-ek, jendeak galdegin eta sekula nekatzen ez duten betiko dantzak aurkeztu zituen, ohiko trebetasunaz aurkeztu ere.
Gonbidatuek ere parte hartu zuten. Paraná-ko dantzariek euren iaiotasuna erakusteko aukera izan zuten Rosarioko Euskal etxera bildutako publikoaren aurrean, esku-zartak bilduz. Dantzariek antolatutako afari honetan jaso zen dirua Rosarioko dantza taldea aurtengo La Platako Euskal Astera joateko erabiliko da.
Lotura interesgarriak
Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxea, Santa Fe probintzian
www.zazpirakbat.com
Paraná-ko Urrundik Euskal Etxea, Entre Ríos probintzian
www.urrundik.com.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus