euskal diaspora eta kultura
2010/07/21
PUBLIZITATEA
Tucumán, Argentina. Hiru eguneko jaia bizi ahal izan zuten El jardin de la República-ko biztanleek Independentziaren Egunaren karietara. Momenturik garrantzitsuena, agian, uztailaren 9an bertan heldu zen, Fuerza Bruta taldeak herriko kabalkadari hasiera eman zionean. Alimaleko karrozak Soldati etorbidetik sartu, eta Buenos Aires hirian maiatzaren 25ean gertatu bezala, Argentina herrialdea irudikatzen zuen neska batek “hegan egin zuen” publikoaren gainean (kus argazkia).
[Tucumango Euskal Kultur Elkarteko kideek herriko kabalkadan hartu zuten parte]
["Fuerza Bruta" Antzerki Taldeko kide batek, Argentina herrialdea irudikatzen, publikoaren gainetik egin zuen hegan]
[Ikurriñaren koloreak harro agerrarazi zituzten Tucumango euskaldunek]
Argentinako presidente Cristina Fernandez izan zen Tucuman hiriburuan egin ziren ekitaldi ofizialetako buru. Artistek, militarrek, probintzia osoko ordezkariek eta kolektibitate ezberdinetako kideek osatutako lerroak segitu zituen Fernandezek bere palkotik. Tucumango euskaldunek, beste etorkinen ondorengo batzuek bezala, beren jaioterriko koloreak, gorria, zuria eta berdea, erakutsi zizkioten bildutako jendeari. Euskal etxe ofiziala sortzeke badute ere, Tucumango Euskal Kultur Elkartea medio, urtemuga berezi honetan euskal kolektibitateak bere burua plazaratu eta gainerako gizataldeekin bat egin nahi izan zuen, zegokion protagonista euren artean bizi eta partekatuz.PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus