Bilbo, Bizkaia. Uztailaren 5etik 30eraino, LGTBIQ+ kolektibo eta identitate mota ugari islatzen dituzten zortzi laburmetraia ikusgai egongo dira online Bilboko Zinegoak zinemaldiak, bere hogeigarren urteurrenean, eta Cervantes Institutuak elkarrekin garatuko diren ekimenean. Izenburuetako bakoitza 48 ordutako lehio batean ikusi ahal izango da Cervantes Institutuko Vimeo kanalean, adierazitako egun bakoitzean 2:00etatik aurrera, audioa euskaraz edo gaztelaniaz, eta azpitituluak gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, italieraz, polonieraz edo portugesez.
Egitarau osoa: https://vimeo.com/showcase/zinegoak-20-aniversario
- Uztailaren 05-06an: Azaletik azalera (2021), Mel Arranz zuzendari
- Uztailaren 08-09an: La mesa, Adrian Garcia Gomez zuzendari
- Uztailaren 12-13an: Beti bezperako koplak (2016), zenbait zuzendari
- Uztailaren 15-16an: Thara (2018), Paco Ramírez eta Tanya O'Carroll
- Uztailaren 19-20an: Dejarse crecer el cuerpo (2018), Andrea Gudiño zuzendari
- Uztailaren 22-23an: Ezohikoak (2022), Alejandra Bueno zuzendari
- Uztailaren 26-27an: Garelako (2015), Usue Egia zuzendari
- Uztailaren 29-30an: Makun (2015), Emilio Martí zuzendari