euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uztailaren 21an bukatuko da Euskal Etxeentzako 2017ko Dirulaguntza deialdira aurkezteko epea

2017/06/22

Argentinako FEVA federazioak bezala, andana bat dira munduan deialdi honetako diulaguntza jasotzen duten euskal etxeak
Argentinako FEVA federazioak bezala, andana bat dira munduan deialdi honetako diulaguntza jasotzen duten euskal etxeak

PUBLIZITATEA

Atzoko edizioan bildu genuen bezala, atzo bertan eman zuen argitara Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkariak (EHAA-BOPV) Euskal Etxe, etxeon federazio eta konfederazioentzako diru-laguntza Deialdia 2017. Orotara 902.307 euro banatuko dira, honela sailkaturik: 782.307 euro, IV, kapitulurako, eta 120.000 euro VII. kapitulurako. Gaur hasiko da eskabideak aureteko epea, horretarako azken eguna uztailaren 21 izango delarik.

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzatik Euskal Etxeentzat urtero bideratzen den dirulaguntza deialdi nagusia de atzo argitara emandako hau, Helburua, Euskal Etxeen jarduera, ekintzak eta azpiegitura gastuak finantziatzen laguntzea. 

Orotara 902.307 eurokoa da. Horietarik:

  • 782.307 euro IV. kapituluari dagozkio. Baitaratzen ditu funtzionamendu gastuak eta baita irabazi asmorik gabeko urteko programa eta jarduera zehatzak ere, batez ere honaki jarduera eremu hauetan: Gazteria; Emakumea; Kanpo irudia eta komunikazioa; eta Memoria historikoaren berreskurapena. Euskal Etxeen funtzionamendu eta mantentze gastuak (langileen soldatak, gizarte segurantza, bidaia gastuak, ura, argindarra, berogailua, zergak, aseguruak, alokairuak eta antzekoak) diruz lagundu ahal izango dira, baina ezingo dira jarduera gastuak baino handiagoak izan eta esleitutako diru-laguntzaren % 50eko muga dute.
  • 120.000 euro VII kapituluari dagozkio: barne dira euskal etxeetako azpiegitura eta ekipamendu gastuak, lehentasuna emanez katastrofeek eragindako kalteak konpontzeari; hesi arkitektonikoak kentzeari; euskal etxeen egoitza berriak eraikitzeari; gazteentzako guneak egokitzeari; gazteen eta emakumeen jarduerak aurrera eramateko teknologiak sartzeari

Dirulaguntzen gutxieneko kopurua 300 eurokoa izango da eta gehienekoa 30.000, edo 50.000 euskal etxeen federazioen kasuan.

Deialdira aurkeztu ahal izateko baldintza eta ezaugarri guztiak, eta puntuatzeko irizpidek EHAA buletinak argitara emaniko Deialdiak jasotzen ditu. Berau hemen kontsulta daiteke.

Eusko Jaurlaritzaren webguneak (Kanpo Harremanak, Kanpoan den Euskal Gizataldearentzako Zuzendaritza) xehetuta bildu eta azaltzen du Deialdira aurkezteko baldintza, epe, prozedura eta abarren berri. Hemen kontsulta daitezke.

Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 21ean, ostirala, bukatuko da. Administrazioak sei hilebeteko epea dauka Deialdia ebazteko.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia