euskal diaspora eta kultura
2011/06/21
PUBLIZITATEA
Boise, AEB.Bertako Cenarrusa Euskal Fundazioarentzat baliabideak biltzea helburu zuen Idahoko euskal matrikula ez da euskal gidarientzat gehiago aukeran izango uztailaren batetik aurrera. 2009an, Idahoko Trafiko-Departamenduak Zentruari eskaera-kopurua ez bazen handitzen matrikularen balizko desagertaratzearen berri eman zion.
Euskal matrikularen ereduak idahotar plakari euskal-amerikar komunitatearen ikur tradizionaletariko bat dakarkio: karrokanpo edo ardikarroa, Idahoko mendietan artzaintzan ibili ziren euskal emigrante askoren bizitoki izan zen egurrezko etxola gurbilpunaren irudia eta Estatu Batu Mendabaldeko euskal komunitateetan euskaldunentzat oso hurbilekoa izaten segitzen duen irudia.
Atzerago, urdin kolorean, estatuko basoak eta mendiak ikus daitezke. Goiko partean 'Idaho' hitza, beheko parteak 'Basque' legenda dakarren bitartean. Matrikula 2006 hasieran munduratu zen, orduko Dirk Kempthorne gobernadoreak bere bulegoan eginiko ekitaldi batetan ofizial egin zuenetik, Idahoko euskal komunitatearen ordezkaritza bat lagun, legea bultzatu zuen Carlos Bilbao hautetsia buru, tartean baita Estatuko idazkari ohi eta Cenarrusa Center-eko fundatzaile Pete Cenarrusa eta Ben Ysursa Estatuko Idazkaria ere.
Plaka eskatzen zuenak 35 dolar ordaindu behar zituen lehenengo urtean, eta ondokoetan 25, prezio hauek beti urteroko ibilgailuen erregistroari eta konderriak jarritako karguei eta matrikularen kontzeptuaren trukekoei itsasi edo gaineratuak. Cenarrusa Euskal Fundazioak 25 dolar eskuratzen zituen matrikula berri bakoitzeko eta beste 15 berriztapen bakoitzeko. Fundazioak diru hori Idahoko euskal kulturari laguntzeko programak finantziatzeko erabiltzen zuen beka komunitarioen bitartez. Beste proiektuen artean, honi esker Gooding-eko Euskal Etxeak euskal dantzen haur-taldearentzako jantziak jaso zituen eta Boiseko Anduiza frontoitik pilota eta pala partiduen zuzeneko erretransmisioa ere posible izan zen matrikulen salmentengatik eskuratutako diruei esker.
Matrikula berrien programek salmenta-kopuru minimo gabeko hiru urtetako sarrera-aldia dute. Gero, salmentak (berriztapenak barruan) bi urtez jarraian 1000 unitatera ez badira heltzen Idahoko Trafiko-Departamentuak matrikula desagerrarazi behar du, matrikula militarren programen kasuan izan ezik, hauei ez baitzaiei salmenta-kopuru minimorik eskatzen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus