euskal diaspora eta kultura
2014/06/18
PUBLIZITATEA
Corpus Christi, Argentina. Corpus Christiko Eusko Etxeak Atahualpa Yupanqui liburutegiaren bidez sustatzen duen literatur lehiaketa gazteei –18 urte arte– eta helduei –19 urtetik gora– dago zuzenduta, bi kategoriatan banatuta. Ipuinak benetazkoak edo fantasiazkoak izan daitezke, beti literatura fantastikoaren esparruan, eta gaiak ‘familia istorioak’ edo ‘herri kontuak’ dira.
Antolatzaileek gogora arazten dute lehiakide bakoitzak ezin izango dituela bi lan baino gehiago aurkeztu eta ipuinek hiru orriko luzera izan dezaketela gehienez (Arial 12 letrarekin, A4 tamainako orrian eta 1,5eko tartea hutziz lerro artean). Obra bakoitza gutunazal batean aurkeztu beharko da, honako jarraipideak gogoan: gutunazalaren barruan beste hiru gutunazal sartuko dira, bakoitzean ipuinaren kopia bat, izenburuaz eta egilearen ezizenaz. Azalean, izenburua eta ezizena agertuko dira. b) Beste gutunazal itxi batean, egilearen datuak sartuko dira: izen-abizenak, nortasun agiria, e-maila eta helbidea (herria, probintzia eta herrialdea). Azalean, ezizena jarriko da soilik.
Lanak bidaltzeko epea uztailaren 15ean bukatuko da. Fisikoki, posta arruntez bidal daitezke (‘Relatos Asombrosos VI’ Corpus Christi Euskal Etxea, Suiza y Fco, Mónaco, 3327, Corpus Christi, Misiones) edo zuzenean bertan utzita, aipatu helbidean. Baina e-mailez ere helaraz daitezke, relasombroso5@gmail.com helbidera.
Epaimahaia hiru adituk osatuko dute eta bi obra aukeratuko dituzte kategoria bakoitzeko. Sari emanaldia abuztuaren 16an egingo da, euskal etxeak urtero antolatzen duen Euskal Kultur Jaiaren programa barruan, elkartearen egoitzan egingo den zeremonia batean. Informazio gehiago eskuratzeko, idatzi hona: casavascacorpus@gmail.com.
Atxikimendua Gure Esku Dago-ri
[Eusko Etxea-ko Rocio Miranda irakasleak animaturik, Santo Pipó-ko eskolako umeek ere marraztu dituzten euren eskuak ikurrinetan (argazkia EE)]
Bestalde, Eusko Etxeko azken Berripaperean, Olga Leiciagak Corpus Christin Gure Esku Dago-ren alde egindako aktibitatearen berri ematen du. Euskal Herrian burututako Giza Katearekin bat egiteko, euskal etxean bildu ziren erakundeko kide eta lagunak, helduak zein txikiak, Argentinako banderan eta ikurrinean euren eskuak estanpatzeko. Ekimenari buruzko azapen eta xehetasunak emanez hitzaldi bat ere eman zuen Leiciagak komunitatearen aurrean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus