euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uztailaren 13an Euskara Munduan-en Neguko barnetegia Buenos Airesen, eta ondoren egiaztatze probak egingo dira

2024/07/01

San Nicolaseko Euzkal Etxean, joan den urtarrileko Udako Barnetegiko ikasle eta irakasleak, FEVA eta Etxepare Euskal Institutua antolatzaile dituen Euskara Munduan programako 2024-2027 lau-urteko lehenengo barnetegian
San Nicolaseko Euzkal Etxean, joan den urtarrileko Udako Barnetegiko ikasle eta irakasleak, FEVA eta Etxepare Euskal Institutua antolatzaile dituen Euskara Munduan programako 2024-2027 lau-urteko lehenengo barnetegian

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Gogoan dugunez, joan den urtarrilean San Nicolasen hasi ziren ikasten euren lehenengo barnetegian, eta geroztik sei hilabetez buru-belarri online plataforma bidez lan egin ondoren, garaia ua taldea berriz presentzialki bildu eta barnetegi presentzial berri bat egiteko, eguneko 24 orduetan euskaran murgiltzeko.Buenos Airesek emango dio abegia barnetegiari, Laurak Bat Euskal Etxearen egoitzan,uztailaren 13tik, larunbata, 19ra, ostirala. Horretaz gain, ikastaroa amaitutakoan, hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko probak ere deitu dira.

Argentinako 18 euskara ikaslek eta Txileko batek osatzen dute taldea, eta guztiak Buenos Airesen egingo den topaketara bertaratzea espero da. Tandilgo Ines Olazabal eta Viedmako Rocío Basterra arduratuko dira euskara eskolak emateaz. Eta  horretarako, Jon Urdangarin irakasle lazkaotarrak bereziki Hego Amerikako ikasleentzat prestatutako materiala baliatuko dute. Barnetegia FEVAk eta Etxepare Euskal Institutuak antolatua da, eta koordinatzaileak Gabriela Mendia (FEVA), eta Etxepare Euskal Institutuko Euskara Munduan programaren arduradun Jose Francisco "Kinku" Zinkunegi arituko dira.

Maila egiaztatzeko azterketak

Barnetegia amaituta, uztailaren 20an, larunbatean, eta 21ean, igandean, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B1, B2 eta C1 euskara mailak egiaztatzeko idatzizko eta ahozko azterketak egingo dira Laurak Bat Euskal Etxean bertan. Mahai aztertzailea Irene López de Vicuñak, Sabrina Oteguik eta "Kinku" Zinkunegik osatuko dute, eta 24 azterketari aurkeztea espero da: B1 mailako 8 ikasle, B2ko 9; eta C1 mailako 7.

Ondo ibili barnetegian, asko ikasi eta zorte on guztiei azterketan!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia