euskal diaspora eta kultura
2010/07/27
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Ordu bata aldera, Buenos Aires hiriburuko Moreno kalean dagoen Nafar Etxeko leihoak ireki ziren, bertako lehendakaria den Crisanto Ayans-ek hitz batzuk esan zitzan. Ayans-ek ongietorria eman zien kanpoan eta buruhandien artean zeuden etxeko kideei zein auzoko lagunei. 'Gora San Fermin!' oihu tradizionalaren ondoren, dantzariek txupinazoa bota zuten. Bien bitartean, balkoitik puxika zuri eta gorriak askatu zituzten.
[Nafar Etxeko balkoitik Crisanto Ayans-ek ongietorria eman zion bildutako jendeari]
Kaleko ekintzak bukatutakoan, gonbidatu guztiak egoitzako lehenengo pisuko aretora igo ziren bazkaltzera. Etxeko dantzariek, jantzi tradizionalak soinean, euren dantzekin alaitu zuten bazkalostea.
[Nafar Etxeko dantzariek dantza batzuk egin zituzten kalean, bazkaldu aurretik]
Argentinako gainerako etxe nafarrek bezala, Mar del Platako “Centro Navarro del Sud” etxeak ere bere jaia izan zuen. Kostaldeko herri honetako nafarrek ere uztailaren 9an ospatu zuten San Lorenzo Klubean bazkari batekin. Txupinazoa, dantzak, paella, kalimotxo eta txurroak izan ziren festaren protagonistak.
[Arrecifestarrak euskal etxeko tabernan elkartu ziren Sanferminak ospatzeko]
Buenos Aires probintziako Arrecifesko euskal etxean argiak piztuta egon ziren ordu txikiak arte uztailaren 8an. Berrogeita hamar bat lagun bildu ziren tabernan eta beti bezala, elkarren arteko elkarrizketak berehala sortu ziren. Parranda ere ez zen faltatu 'Euskaldunak Denak Bat'-en. Kalejiraz, dantzaz, txalapartaren soinuaz eta janari goxo-goxoaz gozatu ahal izan ziren kide guztiak.
[San Fermin jaiaren ikurra den zahatoa mahaiaz mahai ibili zen]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus