Nafarroako Gobernuko lehendakariak euren ahalegina eta ekarpena errekonozitu die Nafarroa utzi behar izan zuten milaka eta milaka nafarrei, eskerrak emanez "gure kultura gure mugetatik haratago sustatzen" lagundu duten emigrante guztiei, urrun joan arren, abegikortasunez hartu zituen herrialdeari ekarria egin diotelako, baina "batere muzin egin gabe Nafarroarekiko partaidetza sentimentu sakonari". Adierazpenak "Geroa Bai-Argentina" webguneari eman dion elkarrizketa orokorrago baten barnean egin ditu.
Buenos Aires, Argentina. Barkos lehendakariak argi adierazten du elkarrizketan "kanpoan den gure nafar komunitatea gure lurraren eta gure kulturaren luzapena" dela. Hona Nafarroak bere diasporarekin izan behar dituen harremanez esaten duena.
-Beharrezkoa ikusten dugu lotura iraunkorra izatea gure diasporarekin, zentzurik zabalenean hartuta, gure kultura gure mugetatik haratago sustatzen laguntzen baitu. Kanpoan den gure nafar komunitatea, beraz, gure lurraren eta gure kulturaren luzapena da. Nafarroa lurralde txikia da eta baliteke kopuruari begira gure diaspora ere txikia izatea beste leku batzuetakoarekin alderatuta, baina guri garrantzitsua iruditzen zaigu kualitatiboki. Esan dezakegu nafar familia gehienetan topa dezakegula emigrazio istoriorik eta erreferentzia hori ez dugu sekula ahantzi behar.
Horregatik gustatuko litzaidake esker oneko mezu bat bidaltzea Argentinako nafar komunitateari, eta errekonozitzea gure lurra utzi behar izan zuten milaka eta milaka nafar gizon eta emakumeen ahalegina eta giza etsenplua. Pertsona hauek gure familietako parte dira eta euren adorea adierazi dute abegikortasunez hartu dituen herrialdean gogor lan eginez aurrera ateratzen eta lur hari euren ekarpena egiten, baina batere muzin egin gabe barnean atxiki duten Nafarroarekiko partaidetza sentimentu sakonari. Horregatik nire esker ona, Nafarroaren ezagutza eta atxikimendua sustatzeagatik.
Elkarrizketa bere osotasunean, hemen.