Buenos Aires, Argentina. Atzo hasi zuen Uxue Barkosek Buenos Airesen, Argentinara ekarri duen bidaia, bi helburu bereziki gogoan: bertako agente ekonomiko eta enpresariekin biltzea, batez ere energia berriztagarrien alorrekoekin, eta Argentinako nafar diasporako jendea eta elkarteak bertatik bertara ezagutzea. Atzo bertan, hiriburuko Nafar Etxea bisitatu zuen, berarekin zirela Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria; Izaskun Goñi Politika Ekonomikoko zuzendari orokorra; Ainhoa Gastearena Lehendakariaren Kabineteko zuzendaria; eta Javier Félix Carmona Erakundeen Hedakuntzako Zerbitzuko zuzendaria.
Nafar Etxeko instalazioak ezagutu ondoren, anfitrioek petit-comiteko zeremonia bat zeukaten prestatuta anfitrioiek bisitarientzat. Nafar Etxeko presidente Silvia Primok ongietorri hitzak esan eta gero, Barkos lehendakariak eskerrak eman zizkien bildutakoei, jasotako harreragatik.
[Uxue Barkos Buenos Airesko Nafar Etxeko lagunei hizketan (bideoa EuskalKultura.com)]
Jarraian, Etxeko dantzari txikiek opariak eskuratu zizkieten Nafarroako mandatariei eta behin opariak trukatuta, txikiek eta helduek gonbidatuentzat dantzatu zuten. Dantza emanaldia amaitzeko tango ikuskizuna ere eskaini zioten hiriburutarrek Nafarroatik etorritako ordezkaritzari
[Nafar Etxeko neskek dantza erakusketa eskaini zuten (bideoa EuskalKultura.com)]
Aipatzekoa da Buenos Airesko lehenengo egunean bertan, Mmeoriaren Parkea izeneko memoria gunea bisitatu zutela Nafarroako ordezkariek. Gogora dezagun bihartik aurrera Rosarion egingo den Argentinako Nafar Etxeen topaketan ere parte artuko duela nafar presidenteak.