Donostia-San Sebastian. Uxue Alberdi Estibaritz elgoibartarra da, 1984an jaioa. Kazetaritzan graduatua, idazle eta bertsolaria da: Kurdistanen izan zen orain urte batzuk eta bertako bertsolariekin, 'denhbej' izeneko inprobisatzaile kurduekin aritu zen funtzio eta festa erraldoi batean, milioi bat jende partaide, kontatzen dute AbfNews nazioarteko berri agentzia kurdukoek. Agentzi honexek elkarrizketa argitaratu du orain berarekin.
Orsola Casagrandek sinatzen du Uxue Alberdi Estibaritz (Elgoibar, Gipuzkoa 1984) kazetari, idazle eta bertsolariari eginiko elkarrizketa AbfNews agentziaren webgunean. Ingelesez eta gaztelaniaz eman dute argitara.