Buenos Aires, Argentina. Kongresu argentinarreko 7. Euskal Kultura Jardunaldiak irailaren 3tik 13ra izango dira aurten, Buenos Airesko Euskal Unibertsitatea (UVBA, Universidad Vasca de Buenos Aires) elkarteak antolaturik. Hamar egunez euskal kulturarekin lotura duten hainbat ekitaldi egingo dira Kongresuko Liburutegian, besteak beste zine emanaldiak, hitzaldiak eta kontzertuak, batzuk aipatzearren.
Jardunaldiekin batera arte erakusketa bat ere egingo da eta antolatzaileen arteko Batzorde Akademikoak --Marite Echegoyen, Luis Luquez eta Txarito Naya kide-- deia luzatu die artista plastikoei euren lanak aukera hau baliatuz erakus ditzaten. Pinturak aurkeztu ahal izateko, eskaera bat bete behar da (universidadvascadebuenosaires@gmail.com helbidean eskatuz) eta Batzordeari behar bezala beteta itzuli.
Ohi bezala, Euskal Jardunaldiak Argentinako Kongresuko Liburutegian izango dira, Buenos Aires hiriburuan, Balvanera auzoko Alsina1835 helbidean. UVBA Facebooken dago, hemen.