euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Utahko Euskal Etxeak ez zuen urteroko hitzorduan huts egin eta Odolki Jatea jaiaren edizio berri bat ospatu zuen

2008/03/17

Elkarteko kideak afariko jakiak aukeratzen
Elkarteko kideak afariko jakiak aukeratzen

PUBLIZITATEA

Euskal Herrian hain ezagunak diren odolkiak era tradizionalean egiten jarraitzen duten AEBetako euskal etxe bakanetako da Utahkoa. Horretarako urtero biltzen dira afari batean elkarteko kide eta lagunak eta elkarteko adituek prestaturiko odolki goxoak dastatzen dituzte. Aurtengoa zazpigarren edizioa izan da eta Pantxo Aguerre, Jean Flesher, Scott Berriochoa, Javier Guerricabeitia eta Larry Osoro izan ziren afaria prestatu zutenak. Euskal Etxeak, bestalde, bere webgunea itxuraldatu du, informazioa berrituz eta NABO eta euskal komunikabideen loturak gehituz.
Teknologia berriak eta tradizioa eskutik doaz Utahko Euskal Etxean. Alde batetik arbasoek Euskal Herritik ekarritako errezetak arduraz eta maitasunez gordetzen dituzte bertakoek, eta bestetik munduari ateak zabaltzen dizkiete komunikabide modernoez baliatuz eta webgunea berrituz. Euskal Etxearen orriari egin dioten itxura aldaketaz gain, atari berriak informazio gehiago ere badakar orain eta euskal komunikabide batzuen loturak --www.EuskalKultura.com, www.eitb24.com eta egunkariak-- ere jarri dizkiote.

Euskal Etxeak urtero egiten duen 'Odolki Jatea' jaiari buruz, joan den larunbatean egin zuten eta aurtengoa zazpigarren edizioa izan du. Baina jateari ekin aurretik odolkiak (tripota) prestatu beharra zegoen, Baxenabarreko tradizioari jarraiki, eta astebete lehenago elkarteko kideak Pantxo eta Nancy Aguerreren etxean bildu ziren, Pantxo lapurtarra bada ere. Menuko jaki nagusia prestatua, joan den larunbatean lagun asko bildu ziren jaira, Pantxo Aguerrek, Jean Flesherrek, Scott Berriochoak, Javier Guerricabeitiak eta Larry Osorok lagun arteko giro onean prestatu zuten afariaz gozatzeko.

[Goiko irudian odolkien prestakuntza prozesuko une bat. Pantxok gogor eusten dio ontziari, Jean Flesherren aurpegia keak erabat estaltzen duen bitartean (argazkia UtahEE)]

[Joan den asteburuan egin zen Odolki Jatera bildu ziren kideetako batzuk (argazkia UtahEE)]


Lotura interesgarriak

Utahko Euskal Etxearen webgune berria
http://home.comcast.net

Utah Basque Club-eko 2007ko Piknika
EuskalKultura.com-em argitaratua 2007ko uztailaren 3an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia