euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Utahko EEko lagunek tripota euskal erara egin eta 'Odolki Jatea' ospatuko dute bihar euskal ohitura atxikiz: ikus bideoa

2022/03/04

Txerrikia euskal erara egin eta maite duten euskal komunitate eta ekoizleak hamarnaka dira AEBn. Bihar, SLCko besta
Txerrikia euskal erara egin eta maite duten euskal komunitate eta ekoizleak hamarnaka dira AEBn. Bihar, SLCko besta

PUBLIZITATEA

Salt Lake City, AEB. Euskal tripota edo odolkia egitea tradizio da AEBan, bereziki Kalifornia, Idaho, Nevada eta Utah bezalako estatuetako euskal komunitateetan. Euskal Herritik ekarritako ohitua honek bizi-bizirik jarraitzen du eta txerrikiak estimu handia dauka, izan odolki edo tripota, edo txorizo edo lukainka gisa. Hainbat euskal komunitatetan euskal etxeen inguruan egiten diren produktuez gain, mozkinak euren kontura egiten dituzten ekimenak ere badira. Baina gaurkoan, irudi hauek bidali dizkigutelarik, Utahko Euskal Etxeak biziarazten duen tradizioa aipatuko dugu.

Izan ere, iazkoa COVIDak galerazi ondoren, bihar larunbata ospatuko dute Utahko Euskal Etxeko lagunek urteroko euren 'Odolki Jatea'. Izenak adierazten duenez, biharkoa jatea izango da eta lehenago egindako lanari etekina ateratzea, aldez aurretik Euskal Herrian odolkia/tripota/mortzila esaten zaion produktu gustagarri hau egin egin behar izan baita, eta horixe da ondoko irudi hauek islatzen dutena, odolkia egiteko lana, Utahko Euskal Etxeko lagunek auzolanean gogotsu eta umorez gauzatua.


Euskal odolkia, Utah-nko euskaldunek auzolanean egina

Irudiak ikusirik, ongi pasa biharkoan esatea baino ez zaigu geratzen. Eta partekatutako lanak zein parrandak onenak direla esan ohi dutenez, hala izan dadila bihar ere. Ederra da ikustea nola mantentzen diren bateko eta besteko euskal tradizioak gure diasporako komunitateetan.

Eutsi horri Utahko lagunok!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia