euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ushuaiatik Misionesera Argentina osoko euskal etxeak Immigrantearen Eguna ari dira ospatzen irailean

2017/09/18

Comodoro Rivadaviako Galtzagorriak hiriko 30. Gizatalde Jaian
Comodoro Rivadaviako Galtzagorriak hiriko 30. Gizatalde Jaian

PUBLIZITATEA

1949. urtean Gobernuak ezarritako dekretu bat medio, irailaren 4an Immigrantearen Eguna ospatzen dute argentinarrek herrialde osoan. Egun horri lotutako jaialdiak, ordea, hilabete osora luzatzen dira, tokian tokiko hamaika kolektibitate eta udal antolatzaile. Aurtengo ospakizunek berritasunik ekarri dute, baina, euskaldunen kasuan: Ushuaiako Kolektibitateen Jaira lehenengo aldiz bertaratu dira, eta beste puntan, Misionesen, bat egin dute, esaterako, Oberan, Posadasko eta Corpus-ko euskal etxeetako partaideek.

Buenos Aires, Argentina. Lan handia egiten dute urtean zehar kolektibitateek hiri eta herri bakoitzean, komunitateari begira antolatzen diren ekitaldietan parte hartzeko. Urteko egutegian gorriz markatutako data bat, irailaren zehar egiten diren Kolektibitateen Jaiak dira eta euskal etxeen kasuan euren onena ematen dute euskal etxeek musika eta dantza ikuskizunak eta sukaldaritza stand ederrak aurkezteko.

2017ko gizataldeen jaietan ere aurrera doaz proposamen eta ekimenak, eta dagoeneko nobedade batzuk izan dira zenbat hiritan. Ushuaian, esaterako, lehen aldiz hartu du parte euskal taldeak hiriko Kolektibitateen Jaian. Comodoro Rivadavian jantzi berriak estreinatu dituzte Haize Dantzariak taldeko gazteek. Puerto Madryn-en, Euskal Etxeko kideei egokitu zitzaien hiriko Jaialdia ixteko ardura eta kalejira jendetsu batekin egin zuten. Argentinako beste puntan, berriz, Misiones probintzian, Posadasko Euskal Jatorrik eta Corpus Christiko Eusko Etxeak bat egin zuten kolektibitatea ordezkatzeko. Artikulu honetan jai hauetako batzuen argazkia galeria.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia