euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uruguaitik mundura: 60 lagun baino gehiago dabiltza Montevideotik bultzatzen diren mintza-saio birtualetan

2020/05/18

Zoom plataforman egindako mintza saioa
Zoom plataforman egindako mintza saioa

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. "Zortzigarren Herrialde"ko euskararen presentziaz hitz egiten badugu, ez dago zalantzarik sakontasun handia lortu duela euskal hizkuntzaren irakaskuntzak Uruguain. Ez da beraz batere harritzekoa itxialdi honetan ere, uruguaitarrek euskaraz mintzatzen jarraitzeko eta euskarazko harremanak sendotzeko bide bat aurkitu dutela ikustea.

Euskara irakaslea eta proiektuaren bultzatzaileetako bat den Andre Bellak EuskalKultura.eus-i azaldu dionez, “Astean bitan –astearteetan eta larunbatetan– elkartzen gara Zoom plataforman. Jatorri ezberdinetako euskaldunak biltzen gara euskaraz mintzatzera, Uruguaikoak, Euskal Herrikoak, Argentinakoak… Gutako batzuk Mintzanet programan ere bagabiltza. Berrogeialdia hasi denetik hamar saiotik gora egin ditugu eta guztira 60 bat lagunek egin dugu bat. Batzuk saio guztietara etortzen dira, beste batzuk noizbehinka...”

Saioen funtzionamenduari buruz, moderatzaile bat dago eta berari dagokio gaia eta "etxerako lana" proposatzea. Parte hartzeko gonbitea Whatssapez bidaltzen dute eta partaidetza norberaren aukeren araberakoa da. Informazio gehiago hemen. Animatu eta parte hartu!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia