Lavalleja, Minas, Uruguai. Euskal Diasporaren Egunaren astearen baitan eta Rio de la Platan emigratu zuten arbasoen aldarrikapenarenari urtero eskaintzen zaion irail honetan, Montevideotik Enrique Javier Yarza Rovirak testu hau helarazi digu bere birramona Maria Josefa 'Josepi' Lasarte Ascobereta (Oronoz, Nafarroa 1836 – Minas, Uruguai 1878?) gogoan. Testuarekin, amerikar abenturari, askotan bakardadean, ekin zioten emakume guztiak omendu nahi ditu. "Gure aberri komuneko geneen eta kulturaren transmisioa ahalbidetu zuten emakumeen isilpeko istorio hau eta beste batzuk" zabaltzea nahi luke Yarzak.
Testua gaztelaniaz idatzi du eta bere osotasunean gure gaztelaniazko sailean irakur daiteke, hemen.