euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uruguaiko Salton 'Txoko Bar' zabaltzearekin euskal gastronomiak biltoki berri bat irabazi du 'tannat-en sorlekuan'

2022/10/04

Ezker-eskuin Joseba Urrutia pandero-jotzailea, Gorka Alvarez Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Xabi Aburruzaga trikitilaria eta Saltoko Euskaldunen Taldeko M Inés Bentancor, Analia González Elorza, Pedro Borba eta Luis Zaldua Txoko Barren
Ezker-eskuin Joseba Urrutia pandero-jotzailea, Gorka Alvarez Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Xabi Aburruzaga trikitilaria eta Saltoko Euskaldunen Taldeko M Inés Bentancor, Analia González Elorza, Pedro Borba eta Luis Zaldua Txoko Barren

PUBLIZITATEA

Salto, Uruguai. Salton 'Txoko Bar' tabernagunea zabaltzearekin euskal gastronomiak biltoki berri bat irabazi du 'Tannat-en sorlekua'n. Eskualdeko euskaldunek ezezik, Saltoko herritar guztiek ere aterako diote etekina baliabide berriari, izan ere 1868an eraikia izen zen '18 de Julio' merkatu historiko ospetsuan kokatzen baita, egitura hau biziberritzeko garatutako proiektuaren barruan, Europako moduko euskal jan-edanaren erreferentzia bilakatua.

Saltoko intendentziarekin egindako akordio baten ondorioz, Luis Zalduak eta bere bazkide Jorge de Souzak, utzita eta itxita zegoen espazio bat hartu eta bizi berria ekarri diote, merkatu zaharrean, proiektu kultural eta gastronomiko bateko parte, gaur egun liburudenda, garagardotegi artisaua, jatetxea eta Txoko Bar taberna dituena. Luis Zalduak berak prestatzen ditu 'Txoko Bat' euskal tabernak eskaintzen dituen gutiziak. Luis Zalduak berak prestatzen ditu, Saltoko Euskaldunen Taldea EEko  lehendakaria den saltotarrak.

Futbolean 'Baskos 33',eta elastikoetan Euskal Selekzioaren aldeko aldarria

Ondarea berreskuratzea Zalduak hurbiletik ezagutzen duen langintza da, Zaldua bera izan baita Salton bertan Harriague upeltegiaren legatua erreskatatzeko proiektuaren eragilea. Gaur egun, Harriague Euskal Etxea izenarekin funtzionatzen du, eta laster Saltoko Udalak euskal etxeari emango dio dohaintzan.

Euskal Etxearen gainerako ekimenen artean, behar da aipatu erakundeak bi hektareako kirol eta gizarte-gunea ere badu hiria kanpoaldean, eta hor pandemiaren garaian auzolanean eraikitako futbol-zelaia, herriko Baskos 33 iozeneko taldearen entrenaleku. Lau urte daramatzate ekipoak lehian eta aurten kamiseta estreinatu dute ‘"Euskal Selekzioa bai" leloarekin, Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasuna eta nazioartean lehiatzeko aukera aldarrikatzen duen ekimenari babesa emateko.

Euskal etxeak, gainera, mountain bike taldea ere bat du, duela gutxi eratua, hamahiru gizon eta hiru emakumek osatua, eta tokiko lehiaketetan parte hartzen duena, baita nazio barrukoetan ere, eta baita Salto aldeko eskualde berean mugakide diren Argentina eta Brasilgo batzuetan ere.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia