Salto, Uruguai. Saltoko Euskaldunen Taldea sustatzaile nagusi, ‘Harriague Astea’ antolatzen ari dira Uruguaiko saltotarrak. Hazparnen jaioa, Harriague, bere izeneko upeltegiaren sortzailea izan zen Salton eta Tannat motako mahats-mota Uruguaiko ikur bihurtu zuen. Pascual Harriagueren omenezko ekitaldiak apirilaren 8tik 14ra izango dira, hainbat proposamen barne, tartean, kultur eta kirol arlokoak, jolas-jarduerak, sukaldaritza ekintzak, dastaketak eta hitzaldiak.
Harriagueren jaiotzaren bigarren mendeurreneko ekintza nagusia, ‘Ardo festa’, apirilaren 13an izango da eta Uruguai osoko ardogile eta oliba-ekoizleak bilduko ditu. Astean parte hartu nahi duenak Saltoko Euskaldunen Taldea Euskal Etxekoekin jarri behar du kontaktuan Grupo Vasco Salto Facebook kontuan.
Ekintzaren antolatzailea Euskal Etxea da, eta lankide dira Cenur-Litoral Norte, Uruguaiko Universidad de la Republica, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Saltoko Udala.