Montevideo, Uruguai. FIVU Uruguaiko Euskal Etxeen Federazioak bultzatutako ekitaldia urriaren 12 eta 14 bitartean egin zen, Canelones departamentuko La Tuna hondartzan, Villa Bautistan. San Joseko Euskaldunen Taldea eta Montevideoko Haize Hegoa euskal etxeetako 5 eta 17 urte arteko 30 neska-mutilek mota askotako aktibitateetan hartu zuten parte, tartean euskara klaseetan, Martin Zabalza eta Andrea Bella irakasleekin; eta musika eta dantza tailerretan, Eusko Indarra taldea eta Mariel Fernandez monitorearekin.
Eguzkilorearen elezaharra ardatz harturik, eskulanak, gau ekintzak eta kirolak egin zituzten gaztetxoek, euskal mitologia pasarteak gogoan. Aktibitate hauek garatzeko, Haize Hegoa Euskal Etxeko gazteen partaidetza bildu zuten.
Igandean, ‘agur’ esateko momentuan, hondartzara batu ziren partaideak eta 2019ko Udalekuan berriro elkartzeko nahikeriari kantatu zioten.
Udalekuko argazki gehiago hemen.