euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uruguaiko euskal etxeek babestuta aurkeztu da Montevideon Elkanoren mundubiraren 500. urteurreneko posta zigilua

2022/09/23

Euskadiko, Uruguaiko euskal etxeen, FIVUko eta Uruguaiko Postako agintari eta ordezkariak zigilua aurkezteko ekitaldi ostean
Euskadiko, Uruguaiko euskal etxeen, FIVUko eta Uruguaiko Postako agintari eta ordezkariak zigilua aurkezteko ekitaldi ostean

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Joan den ostiralean, irailaren 16an, Montevideoko Euskaro Euskal Etxean, FIVUk (Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioa) posta-zigilua aurkeztu zuen Juan Sebastian Elkanoren mundubiraren 500. urteurrena kari.. Ekimena Uruguaiko Posta Zerbitzua lankide egin zen, eta ekitaldian erakunde horretako agintariek parte hartu zuten, hala nola Correos-ko presidente Rafael Navarrine koronel erretiratuak, erakundeko presidenteorde Julio Silveirak eta zuzendari Jorge Pozzik.

Uruguaiko euskal komunitatearen ordezkari, hainbat euskal etxe bertaratu ziren, FIVUko parte ala ez, tartean Montevideo bertako Euskaro, Haize Hegoa eta Euskal Erria euskal etxeak, Carmeloko Ibai Ondoko Etxea, San Joseko San Joseko Euskaldunak Taldea eta Floridako Vasconia Florida. Eusko Jaurlaritzaren izenean, Sara Pagola Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkaria izan zen partaide eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Álvarez Aranburu; Jasone Agirre, legebiltzarkidea eta EH Bilduko Diasporarako idazkaria ere bertan zen.

Gainera Xabier Aburruzaga eta Joserra Urrutia euskal musikariek, trikitixa eta panderoa lagun, Boga Boga jo eta abestu zuten. Ekitaldi formalaren ondoren, gonbidatuek lunch-a eta ohorezko ardoa partekatu zituzten. Azpimarratzekoa, aurkeztutako zigiluaren zigilu-markak "Ni inguratzen lehena" (Primus circumdedisti me) esaldia zekarrela, euskaraz. Esaldi hau, latinez, Karlos I.ak Elkanori eman zion armarrian zegoen. Irudi horrek, zigiluarenak, oraingo honetan Uruguaitik hasita, munduari bira eman diezaioke.


Montevideon aurkeztutako Posta Uruguaitarreko zigigu eta zigilu-marka, Elcano-Magallaesen mundubiraren 500. urteurrenaren oroigarri



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia