Montevideo, Uruguai. Euskara eta euskal zinemagintza presente eta ikusgai izango dira gaurtik aurrera eta aste osoan Montevideon, Uruguaiko Cinematecak, Aldaxka taldea sustatzaile, antolatu duen euskal zinema erakustaldia tarteko. Hautatu diren izenburu guztietan euskara entzun ahal izango dute bertaratzen diren zaleek. Guztiak eskainiko dira behin baino gehiagotan, egun eta ordu diferentetan.
Antolatzaileek adierazi dutenez, gai aldetik, pantailaratuko diren dokumental eta filmeek Euskal Herriko zenbait errealitate jendaurretuko dituzte "Euskal Herria eta bere zenbait bilaketa/kezkak aurkeztuz", "hala nola burujabetzarena (Gazta zati bat), giza eskubideen defentsa (Barrura begiratzeko Lehioak, Nun da Popo?), bere hizkuntza eta nortasunaren defentsa (Bertsolari), bere kultura Diasporan (Amerikanuak)". Eta fikzio alorrean "komedia eta satira soziala (Aupa Etxebeste, Urte Berri On, Amona), drma (Amaren eskuak), sailkapen erreza ez duten adierazpide abangoardistagoak (Emak Bakia) edo animaziozko drama historikoa (Gartxot)".
EGITARAUA
Abenduaren 8an, astelehena, 17.35 etan
Abenduaren 12an, ostirala. 20.50etan
AMERICANOS (AMERIKANUAK)
Zuzendari: Nacho Reig.
Bilbo 2010 - 90 min. ST. (Digitala).
Abenduaren 8an, astelehena. 19.15etan
Abenduaren 13an, larunbata. 17.30etan
VENTANAS AL INTERIOR (BARRURA BEGIRATZEKO LEIHOAK)
Zuz: Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea, Txaber Larreategi.
Bilbo, 2012 - 95 min. ST. (Digitala).
Abenduaren 8an, astelehena. 21etan
Abenduaren 13an, larunbata. 19.15etan
BERTSOLARI (BERTSOLARI)
Zuz: Asier Altuna.
Donostia, 2011 - 90 min. ST. (Digitala).
Abenduaren 9an, asteartea. 20.50etan
Abenduaren 13an, larunbata. 20.55etan
UN PEDAZO DE QUESO (GAZTA ZATI BAT)
Zuz: Jon Maia.
Donostia, 2012. 90 min. ST (Digitala).
Programan ¿DÓNDE ESTA POPO? (NUN DA POPO?)
Zuz: Audrey Blandine Hoc.
Baiona, Iparraldea, 2014 – 28 min. ST. (Digitala).
Abenduaren 11an, osteguna. 17.30etan
Abenduaren 14an, igandea. 17.30etan
AUPA ETXEBESTE! (AUPA ETXEBESTE!)
Zuz: Telmo Esnal eta Asier Altuna.
Bilbo 2005 - 97 min. ST. (Digital).
Akt.:Ramon Agirre, Elena Irureta, Paco Sagarzazu.
Abenduaren 11an, osteguna. 19.15etan
Abenduaren 14an, igandea. 19.15etan
LAS MANOS DE MI MADRE (AMAREN ESKUAK)
Zuz: Mireia Gabilondo.
Durango, 2012-2013 - 95 min. ST. (Digitala).
Akt.: Ainara Gurrutxaga, Vicky Peña, Mark Schardan
Abenduaren 11an, osteguna. 21etan
Abenduaren 14an, igandea. 21.15etan
FELIZ AÑO, ABUELA (URTE BERRI ON AMONA)
Zuz: Telmo Esnal.
Donostia, 2011 - 105 min. ST. (Digitala).
Akt.: Montserrat Carulla, Josean Bengoetxea, Nagore Aranburu, Pedro Otaegi, Kontxu Odriozola.
Abenduaren 9an, asteartea. 19.15etan
Abenduaren 12an, ostirala. 19.15etan
GARTXOT (GARTXOT)
Zuz.: Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi.
Hozta. Donostia, 2011 - 85 min. ST. (Digitala).
Abenduaren 9, asteartea. 17.40etan
Abenduaren 12an ostirala. 17.40etan
LA CASA EMAK BAKIA (EMAK BAKIA!)
Zuz.: Oskar Alegría.
Donostia, 2012 - 83 min. ST. (Digital).