euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Uruguai: Gaur hasiko da Salton Harriague Astearen 5. edizioa, hainbat jarduera eta Ardoaren Kluba aurkeztuz

2023/04/10

Apirilaren 10etik 15era Uruguaiko Salto herrian egingo den Harriague Asteko programa eta Ardoaren Klubaren aurkezpena
Apirilaren 10etik 15era Uruguaiko Salto herrian egingo den Harriague Asteko programa eta Ardoaren Klubaren aurkezpena

PUBLIZITATEA

Salto, Uruguai. Gaur hasiko da Uruguaiko Salton datorren larunbateraino luzatuko den Harriagueren Astea, apirilaren 10etik 15era, ardoa eta ardoaren kultura ardatz. Jardueren agenda interesgarria garatuko da Tannat anduiaren historia eta ekoizpena zabalduz. Pascual Harriague aitzindari hazpandarrak sartu zuen XIX. mendean Uruguain, egun andui nazionaltzat hartua den Tannata. 6.300 hektarea baino gehiago ditu landatuta, 900 mahastizainekin, eta 200 upategirekin, herrialdeko anduirik garrantzitsuena delarik.

Harriagueren Astea Saltoko Euskal Etxeko Harriague Upeltegiaren Kudeaketa Batzordeak antolatzen du. Aurten, jarduerak Mercado 18 de Julio kultura eta gastronomia gunean ere egingo dira eta, besteak beste, “Ardoaren Klub”-a aurkeztuko da, Txokobar-en, bertako Euskal Etxearen eta Saltoko Mahastizainen Elkartearen ekimena.

HARRIAGUEren ASTEAREN PROGRAMA 2023

Apirilak 10, astelehena
-15etan, «Entre Viñas y Bodegas» (Mahasti eta Upategi artean) zirkuitoa, Hilerri Nagusian

Apirilak 11, asteartea
-18etan, Upategien Erakusketaren inaugurazioa, “18 de Julio” merkatuan

Apirilak 12, asteazkena
-10etan, «Entre Viñas y Bodegas» (Mahasti eta upategi artean) zirkuitoa, Hilerri Nagusian

Apirilak 13, osteguna
-19etan, “18 de Julio” Merkatuan, Mahastizaintza eta Ardogintzako Institutu Nazionalaren hitzaldia
-20etan, Leonardo Falcone Upategiaren hitzaldia eta dastaketa

Apirilak 14, ostirala
-10:00etan, Pascual Harriagueri omenaldia, Hilerri Nagusiko Hilobian
-12:30etan, Zubizarreta Upategiaren hitzaldia eta dastaketa, Harriague Upategian
-20:00etan, “Club del Vino” (Ardoaren kluba)-ren aurkezpena, “18 de Julio” Merkatuan
-20:30etan, Upategien Erakusketa eta Dastaketaren inaugurazioa, “18 de Julio” Merkatuan

Apirilak 15, larunbata
-10:30etan Harriague Upategiari bisit
-11:00etan, “Mahastizaintza eta ardogintza: eskualdeko ondarea” mahaingurua, Harriague Upategian
-12:00etan, Bideo-hitzaldia: “Harriague Upeltegien Uribarri proiektuaren aurrerapenak”, Ander de la Fuente Arana arkitektoaren eskutik (Euskal Herriko Unibertsitatea)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia