Donostia-San Sebastian. EuskalKulturak urtero urtarrilean buletinean egin ohi duen etena, bihar asteartetik otsailaren 1era bitartekoa izango da aurten. Urtarrilaren 1ean --datorren asteko arteartean, beraz-- eutsiko dio berriro EuskalKulturak buletina plazaratzeari. Urte hasiera konplikatua pasa ondoren, datozen egunak baliatuko ditugu, paper kontuak garbitzeko, urtero sasoi honetan bezala; baina baita ere geroari buruzko hausnarketa bururatzeko. Itzultzen garenean, orain arte hezurmamitzen joan garena joango gara partekatzen. Sare sozialetan ez dugu etenik egingo.