euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urteroko Ohiko Batzarra egin du Azul-go Gure Txokoa Euskal Etxeak; Jose Maria Iceta, lehendakari

2011/08/02

Azulgo Gure Txokoa, artxiboko argazki batean (argazkia EuskalKultura.com)
Azulgo Gure Txokoa, artxiboko argazki batean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Joan den asteburu honetan egin du urteroko bere Ohiko Batzarra Buenos Aires probintzia argentinarreko Azul herrian, bertako Gure Txokoa Euskal Etxeak. Gai zerrendaren barruan Zuzendaritza Batzordea berritzea tokatzen zen, 2011-2012 eperako eta hauteskundeak eginik Jose Maria Iceta hautatu dute lehendakari berri. Batzordekide izango ditu berarekin, besteak beste, Eduardo Recalde, lehendariorde; Sonia Latasa, idazkari; Silvia Iceta, diruzain; eta Alfonso Dussio, idazkariorde.

Azul, Argentina. Buenos Aires probintzia barnealdeko hiri honetako Gure Txokoa Euskal Etxeak joan den larunbatean egin du urteroko bere Ohiko Batzarra. Bertan, aurreko urteko txostena eta balantze ekonomikoak aipagai hartu eta onartu ostean, bertaratutakoek 2011-2012 eperako  Zuzendaritza Batzordea eta elkartea gobernatuko duen jende-taldea hautatu zuten. Honela geratu da, beraz, Zuzendaritza Batzorde berria:

-Lehendakari: José María Iceta
-Lehendakariorde: Eduardo Recalde
-Idazkari: Sonia Latasa
-Diruzain: Silvia Iceta
-Diruzainorde: Alfredo Dussio

-Batzordekide titular: Margarita Galarza
-Batzordekide titular: Alicia Barberia
-Batzordekide titular: Sara Aristu

-Batzordekide ordezko: Eduardo Cinqualvers
-Batzordekide ordezko: Corina Cerone
-Batzordekide ordezko: Hilda Zubeldia

-Kontu ikuskatzaile titular: Santiago Tellería
-Kontu ikuskatzaile titular: María Eugenia Santillán
-Kontu ikuskatzaile ordezko: Elizabeth Etchegaray



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia