Nora Idoeta (eskuinean) joan den uztailaren 31ean, Euskal Etxearen egoitzaren inaugurazioa, ondoan Gorosito Saladilloko alkatea eta Sara Pagola Euskadiren Ordezkaria dauzkala (argazkia Irekia.net)
Egin berria du urteroko bere Ohiko Batzar Nagusia Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzian. Bilkura barnean eginiko hauteskundeetan lehendakariorde, diruzain eta beste zenbait batzordekide postu berritu dira, datorren urte honetan Nora Idoetak lagun izango dituela, besteak beste, Sergio Arteta, lehendakariorde, Hector Altamirak segitzen duela idazkari, Sara Silvia Rondeau dela idazkariorde, Susana Labere diruzain eta Horacio Echeverria diruzainorde.
Saladillo, Argentina. Urte berezia ari da izaten aurtengoa Saladilloko Euskal Etxearentzat, euskal elkartea bere 60. urteurrena betetzen ari dela egoitzaren eraikin berria inauguratu baitu, hainbat urtetako ahalegin eta lankidetzen emaitza. Testuinguru honetan, abuztuaren 30ean euskal etxearen urteroko Batzar Nagusia egin zuen eta hor, besteak beste, Zuzendaritza Batzordeko zenbait postu berritu zituen, ondorioz gobernu-organo hau honela osatua geratzen delarik:
-lehendakari: Nora Raquel Idoeta
-lehendakariorde: Sergio Arteta
-idazkari: Héctor Altamira
-idazkariorde: Sara Silvina Rondeau
-diruzain: Susana Labere
-diruzainorde: Horacio Echeverría
-batzordekide titular: María Silvina Bordenave, Bárbara Ugartemendía, Juan Ignacio Garriz, Adriana Osen eta Elva Zabala
-batzordekide ordezko: Alicia Lavín, Justo Idoeta, Ignacio Asensos, María Josefa Díaz eta Silvia Azcona
-Batzorde Kontu-Ikuskatzailea, kide titular: Alfredo Elizagaray, Paulina Lorda eta Gabriela Tolosa
-Batzorde Kontu-Ikuskatzailea, kide ordezko: Leonor Zubeldia eta Silvia Istillart.