euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urteroko Batzar Nagusia egin du Paraguain Asunciongo Euskal Etxeak, ekaineko Euskal Astea gogoan

2011/05/02

Ezker-eskuin, Asunciongo Euskal Etxeko idazkari Arturo Sasiain eta, hizketan, Galo Eguez, elkarteko lehendakaria, joan den osteguneko Batzarrean (argazkia JasoneEE)
Ezker-eskuin, Asunciongo Euskal Etxeko idazkari Arturo Sasiain eta, hizketan, Galo Eguez, elkarteko lehendakaria, joan den osteguneko Batzarrean (argazkia JasoneEE)

PUBLIZITATEA

Joan den ostegunean, apirilaren 28an, Urteroko Batzar Nagusia egin zuen Paraguain, Asuncion hiriburuko Jasone Euskal Etxeak. Bildutakoek iazko balantzea aztertu eta onetsi zuten eta baiezkoa eman zioten Galo Eguez buru duen Zuzendaritza Batzordeak aurkeztutako kudeaketa-lanari. Hilabete barru, ekainaren lehenengo egunetan euskal etxeak aurreneko aldiz antolatuko duen Euskal Kultur Astea ere hizketagai izan zen, baita elkarteak ematen dituen euskara eskolak, eta ekimen berriak garatzeko posibilitateak, besteak beste, gazteak erakartzeko asmoarekin.

Asuncion, Paraguai. Ekainaren 1etik 4a bitartean Jasone Euskal Etxeak antolatuko duen lehenengo Euskal Kultur Astea hizpide izan zen euskal etxe paraguaitarrak joan den ostegunean egindako Urteroko Batzarrean. Zuzendaritza Batzordeak azkeneko urtean eginiko ekitaldien berri eman zuen, aipatuz, besteak beste, euskara klaseak, eta bertaratutakoak bereziki gonbidatuz doanik garatzen den ekimen honetan parte hartzeko. Proposamen berriak ere mahaigaineratu ziren, hala nola mus klaseak eta euskal dantza xinpleak irakasteko ideiak.

Euskal pilota txapelketak antolatzeko ideia aipatu zen baita ere. Eta kezka azaldu zen, eta nola aurre egin, planteatu zen, belaunaldi berriak euskal etxera hurrera daitezen.

Jose Maria Lacarrek jaka bat eman zuen doaintzan, esanez "euskal galetan erabiltzen dela, gorri kolorekoa" eta segurtatu zuen saiatuko dela Asunciongo Euskal Etxeak lor ditzan, ekitaldi berezietan jazteko. Esker bereziak eman zitzaizkien, banan bana txalotuz, elkarteko kideei, partikularzki euren denbora eta ahalegina medio euskal etxeak aurrera egin dezan lortzen dutenei.

Aldi berri honetarako Zuzendaritza Batzordea honakoek osatzen dute:

-Lehendakari: Galo Egüez
-Lehendakariorde: Héctor Izaguirre
-Idazkari: Arturo Sasiain
-Idazkariorde: Álvaro de Aguirre
-Diruzain: Ramón Cueto
-Diruzainorde Fernando Ibarra

-Batzordekideak: Alberto Urrutia, Rosa Nogues, Carlos Acha eta Manuel Gamarra
-Sindiko titularra: Daniel Elicetche
-Sindiko ordezkoa: Cristina Abente

-Aholkulariak: Ramón Zubizarreta eta Pedro Gamarra



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia