euskal diaspora eta kultura
2012/04/28
PUBLIZITATEA
Txileko Santiago. Egiari zor, bezpizkunde igandez ere egin zen Aberri Eguneko ekitaldia Santiagon, San Cristobal muinoko Eusko Enparantzan dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean (ikus EuskalKultura.com-ek hari buruz argitaratu zuen berria), Gure Etorkia taldeak deiturik. Orduan antolatzaile zein partaide gisa bertan izan ziren aurpegietako batzuk Eusko Etxean ikusi ahal izan genituen hurrengo igandean.
Izan ere, apirilaren 7an egin zuen ospakizun instituzionala aurten ehun urte bete dituela-eta Mendeurreneko ospakizunetan murgildua den Santiagoko Eusko Etxeak. Erakundearen egoitzan iragarritako ekimenen aurretik, urtero bezala Aberri Eguneko meza egin zen kale berean hurbilean dagoen Ama Agustindarren komentuan, Eusko Abesbatzaren euskal doinuak edergarri eta bi dantzari banderari, aldearen bi aldeetan, Euskadiko eta Txileko banderen zaindari zeudela.
Kantuak, dantza, pilota partidak eta bazkaria
Mezaren ondotik, mezetara joandakoek oinez egin zuten Eusko Etxerainoko bidea, Vicuña Mackennan bertan, eta euskal egoitzara ailegatuta, bat egin zuten bertara iristen hasiak ziren gainerako lagun eta gonbidatuekin, hortik aurrera Ipar Euskal Herriko baserri baten planta duen euskal etxe honen egoitzan egingo ziren programako gainontzeko hitzorduei hasiera emanez.
Aurtengo proposamen berezia, zaleek ongi estimatua, erakundearen aire zabaleko kantxan Iparraldeko bi pilotarik eskaini zituzten tanto sorta ikuskarria izan zen. Hala frogatu zuten Benoit eta Iñakik bildu zituzten txalo eta esku-zartek. Bazkaldu aurretik etorriko ziren baita ere soilik gizon-ahotsek osatzen duten Txileko Eusko Abesbatzaren saioa, etxeko 'Itxaropen Gaztea' dantza taldearen ohorezko aurreskua --Maite Vildosola eta Alejandro Etxeberria dantzari-- eta taldearen emanaldia, tartean ezpatadantza eta baita ere umorez egindako beste dantza bat, zeina neskek mutikoz beztiturik dantzatu zuten eta neskek mutikoz.
Zintzurra busti eta lagunak agurtu ondoren, bertaratutakoak bazkarira bildu eta senidetasun otorduan Aberri Eguna eta Mendeurrena lotu eta hainbat eta hainbat euskal-txiletar zintzorekin dagoen zorra eta esker ona aipatuta ekitaldia gauera arte luzatu zen, parada sortu zelarik euskal kantuei, dantzari eta baita musari ere indarrak eskaintzeko.
-Santiagoko Eusko Etxearen wengunea: www.euzkoetxeachile.cl
-'Berriketari' da Txilen kaleratzen den euskal albistariaren izena. Doan harpidetu nahi izanez gero eskatu hona: berriketari@gmail.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus