Donostia-San Sebastian. Urtero bezala sasoi honetan, Gabon gaua, Eguberria eta, astebeteren buruan Urte Berria iritsita, aukera baliatzen dugu gure agiantza eta desira onenekin zeu agurtzeko, irakurle: Bat gehiago bete dugu, eta oraindik planak ari gara egiten aurtengoan hobekuntza berriak egiteko. Ea guztion nahi eta gurariak, desira eta agiantzak betetzen diren eta, hasteko, berotasunez eta maite gaituztenek inguratuta ospatzen ditugun egun hauek, joan zirenak ere gogoan lagun.
Asteartean, abenduaren 26an itzuliko gara berriz ere zuekin daukagun hitzordura. Eta urteko azken astea, gure azken aste izango dugu, urtarrilean ohi bezala ez baitugu emitituko ohiko buletina, barne lanetan segituko badugu ere. Baina hori astebete barru.
Bitartean, abenduaren 24 honetan, Zorionak eta besarkada beroa, adiskide!